Kritika zinematografikoa: ‘García y García’

Kritika zinematografikoa: ‘García y García’ –

Kritika zinematografikoa García y GarcíaZuzendaria: Ana Murugarren
Urtea: 2021
Herrialdea: Espainia

-Estereotipoz betetako endredozko komedia-

Hegazkin istripu bat alde batetik, gainbehera komertziala bestetik, Hispavia izeneko airelinea momentu txarra ari da igarotzen. Enpresa aurrera ateratzeko, direktibak aldi berean bi langile kontratatzea erabaki du: bezeria falta konpontzeko prestigio handiko aholkulari bat (José Mota), eta istripuaren ondoren hondatutako hegazkina berriz martxan jartzeko mekanikari aditua (Pepe Viyuela). Biak dute Javier Garcia izena, ordea, eta gaizki-ulertu baten ondorioz, mekanikaria kontsultaritzat hartuko dute, eta kontsultaria mekanikaritzat. Ezustean, bata bestearen rol eta estatus sozialean aurkituko da, eta ordura arte langabezian egon den mekanikaria luxuzko jatetxeetara daramaten bitartean, finantzetan aditua aireportuko hangarrera eramango dute eskuak koipetzera. Tankera honetako endredozko pelikuletan ohikoa den legez, klase sozial desberdinen inguruko hausnarketa egiten saiatzen da gidoia. Izan ere, gizatalde jakin bateko lagun bat beste talde baten egoeran jartzen duen istorio mota honek enpatiaren formula literalki adierazteko aukera izaten du: bestearen lekuan jartzea, alegia. Garcia y Garciaren kasuan, klase-diskurtsoa kultura kontuekin nahasten da. Izan ere, kontsultore nartzisistak euskal burgesia irudikatzen du (Jeff Koons bat du, baita Biarritzen txalet bat ere, Iberdrola dorrean egiten du lan, emazteak euskaraz hitz egiten du…), eta langabezian dagoen mekanikariak, berriz, Espainiatik Bizkaira lan bila heldutako langile xumeen taldea (azentu kanpotarra markatua da, ez du euskaraz batere ulertzen…).

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Euskal pantailaren gunea

Zer duzu buruan “Kritika zinematografikoa: ‘García y García’”-ri buruz

  • Eta honelako filmak finantzatzen ditu EITB “Euskal Zinema” gisa?