Kritika zinematografikoa: “Fantasia”

Kritika zinematografikoa: “Fantasia” –
Kritika zinematografikoa: “Fantasia”

https://www.zinea.eus/2021/12/01/kritka-fantasia-aitor-merino/Zuzendaria: Aitor Merino
Urtea: 2021
Herrialdea: Euskal Herria

-Itsasontzi baten…-

“Sinetsiko ez zenituzketen gauzak ikusi ditut” zioen Roy Batty replikanteak Blade Runnerreko azken monologo ospetsuan, “espazio-ontziak sutan Orionbaino haratago, C-izpiak Tannhäusereko Atearen iluntasunean distiran”. Nork iragar zezakeen ez zela izango beharrezkoa zientzia-fikziozko kontakizunak irakurtzea fantasiazko ontzi horiek erretzen ikusteko? Roy Batty bezala, Harper’s aldizkariak misio batean bidali zuen David Foster Wallace transatlantikoan, espazio-ontzien antzeko itsas ibilgailu handi horietako batean, giza-espeziea hurbilagotik aztertzera. Han ikusi zuen idazle amerikarrak ontzi horiek ere maiz hartzen dutela su: “hamar mila kilo haragiren eguzkitako krema errearen usaina nabaritu dut”, idatzi zuen bere memoirrean, “erre egin naiz eta bi aldiz aldatu dut azala”, estralurtar reptiliano batek egin lezakeen moduan.

Esan liteke Aitor Merinok ere bere azken filmean antzeko egunkari bat grabatu duela; gurutzaontzi batean abiatu da bere arreba Amaia eta bi gurasoekin, bideokamera eskuan duela, home moviearen estiloan oporrak filmatzera. Fantasia deitu dio filmari, gurasoen eguneroko etxeko eszenekin partekatu baititu oporretako irudiak, kronologia lineala erabat nahastuz, eta bidaiari onirismo irreal puntua emanez. Gurasoak, delfinak, eta, batez ere, gaueko ilargiak filmatzean nabaritzen den bideokameraren gehiegizko saturazioarekin, Foster Wallacek Karibean aurkitu zuen faltsutasun hori berritzen du zinemagile nafarrak (“ordenagailuz manipulatuak ziruditen ilunabarrak ikusi ditut, baita limoi lizun antzeko ilargiak ere”). Izan ere, nahiz eta saltoki-gune flotagarri horiek jauregi-estetikarekin adornatzen saiatzen diren, Merino guztiz jakitun da industria turistikoaren itxurakeriaz, eta ironia puntu batekin hurbiltzen da bere familia-fantasia horretara. Hala, eszena surrealistak lortzen ditu dokumentalean, Foster Wallacek idatzi zuen “esmokinaren gainean salbamendu-txalekoak jartzen” dituen jendea filmatuz.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: “Fantasia”

Kritika zinematografikoa: “Fantasia”

Euskal pantailaren gunea