Abenduan zehar irakurriko ditugun 10 lerroburu

Abenduan zehar irakurriko ditugun 10 lerroburu –

Osasun Larrialdi berri bat ezartzear dugula-eta, iragarle lanetan hasi gara aspaldiko partez, eta Durangoko Azoka zein Gabonen atarian garen honetan, abenduan irakurriko ditugun hamar titular dakartzagu azpira.

.

Presoen aldeko harrerak AHT-aren tuneletan egingo dituzte aurrerantzean

.

Durangoko Azoka San Mamesera aldatuko du Gerediagak, edukieran murrizketarik ez izateko

.

Besapeko liburua etxetik eramateko eskatu diete Durangora txikiteoan doazenei, Azokara sartu beharrik izan ez dezaten

.

Donostiako Udalak, denboraldiz kanpo hondartzako toldoak eta Santomas txosnak merke alokatuko dizkie gazteei, “bizitzera hiritik kanpo joan behar izan ez dezaten”

.

Eusko Jaurlaritzak Jonan Fernandez izendatu behar izan du Iban Zaldua eta Mikel Sotoren arteko aferan bitartekari

.

Xabier Silveirak Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi ez duela-eta, konplot salaketa egin du Pfizerren aurka

.

Gabonetako otzara betetzeko zailtasunak dituzten familiei… Gabon kanten kasette bana oparituko diete Aldundiek, “Gabon giroak etxe guztiak har ditzan”

.

Gabonetako ospakizunetan etxeak aireztatzearen garrantzia azpimarratu du Iberdrolak

.

Kezka handia EH-ko umeen artean; Olentzero eta Mari Domingi Covid ziurtagiritik salbuesteko eskatu dute

.

Adostasuna Iruñeko Udalean: Aurtengo Gabonetan Chill Mafiak beteko du Errege Magoen zein Olentzeroren papera

Abenduan zehar irakurriko ditugun 10 lerroburu.

Abenduan zehar irakurriko ditugun 10 lerroburu

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

Zer duzu buruan “Abenduan zehar irakurriko ditugun 10 lerroburu”-ri buruz