Kritika Zinematografikoa: “Crimes of the future”

Kritika Zinematografikoa: “Crimes of future” –

Kritika Zinematografikoa: "Crimes of future"

.

Zuzendaria: David Cronenberg
Urtea: 2022
Herrialdea: Kanada

-Gizakion barrenak-

Kritika Zinematografikoa: "Crimes of future"

David Cronenbergek Zinemaldiko Donostia Saria jaso berritan iritsi zaigu, horren egoki, Cronenberg ‘zaharra’-ren (alegia, gaztearen) itzulera. Iragan mendean eginiko pelikuletan eraikiriko sormen filmiko izugarri horretan, Cromosoma 3, Videodrome edo Crash bezalako filmetan baliatu zuen haragi berriaren kontzeptu berritzaile hura tarteko, giza gorputza beste dimentsio batetan ezartzen zuen. XXI. mendean pelikula psikologikoagoak eraiki dituen heinean (A story of violence edo Eastern promises), ematen zuen haragiarekiko obsesio hura sortzaileak gainditua zuen fasea zela, baina bere azken lan honekin lozorroan baino ez zegoela ikusi ahal izan dugu, balore eta ideia haiek inoiz baino indar gehiagorekin baitatorkigu Crimes of future-en, zuzendariak ia 80 urterekin sinatu duen lan honetan.

Pelikula etorkizun hurbil indeterminatu baten ezartzen da. Gizakion mundutik mina eta infekzioak desagertu egin dira. Hala, eboluzio berriak gertatzen dira gure barrenetan eta gizarteak gorputzaren inguruko tratamendua erabat irauli du. Hala, pelikularen protagonistak bi artista dira (Viggo Mortensen eta Léa Seidoux), show performatiboa egiten dutenak: gizonak naturalki garatzen dituen barne organo berriak kendu egiten dizkio neskak autopsiak egiteko makina erraldoi baten bitartez. Berez istorioaren abiapuntua bada ere, nolabaiteko aitzakia bezala ere baliatuko du Cronenbergek azal mozketa odoltsuak, urdaila edo giltzurrunen tankerako organoak eta zauri eta orbain bortitzak erakusteko. Inolako neurri edo apaltasunik gabe plazaratuko zaizkigu irudi hauek eta, nolabait, pelikulak duen maxima orokorrari jarraituz (“zirujia da sexu berria”), ikutu pornografikoa duen filmaz mintzatzea ez litzateke urrutiegi joatea.

Pelikula dimentsio erabat fisikoan gertatzen den heinean eta makina eta gizakien arteko mugak lausoak direla kontutan hartuta (teknologiak kutsu organikoa dauka, nolabait Alien-eko forma xenomorfoen oihartzuna balego bezala), pertsonaien mapa psikologikoa eratzea biziki zaila gertatzen da. Haien jokabide eta erabakiak, sentimendu eta pultsioak, ulertzea kosta egingo zaigu, fisikotasunaren abstrakzioan (posible ote da hori?) galduta baleude bezala. Cronenberg berak esan izan du zenbaitetan zinea ametsen pare ulertzen duela. Inolako muga eta filtrorik gabe, basati eta libre izateko eremu bezala. Kutsu oniriko honek akaso azal dezake pertsonaien noraeza psikologikoa.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Crimes of future"

Kritika Zinematografikoa: “Crimes of future”

Euskal pantailaren gunea