Kritika zinematografikoa: ‘Beckett’

Kritika zinematografikoa: ‘Beckett’

Zuzendaria: Ferdinando Cito Filomarino
Urtea: 2021
Herrialdea: Italia, Brasil, Grezia

Baliteke thriller politiko batek aretoetan (edota gero eta gehiago etxetik ikusgai ditugun Netflixen antzeko plataformetan) ondo funtzionatzeko testuinguru ezin hobea izatea gaurkoa. Ezin da ukatu nolabaiteko paranoia sentimendu hedatu bat dagoela —Covid-19 gaitza gora eta behera, egun hegazkin internazional bat hartu behar duen edonork sumatuko zuen Bournen sagan bezalako tentsioa, norbaitengandik (edo zerbaitengandik) ihesean ibiliko bagina bezala—. Biztanleriaren zati handi batean hedatu da, era berean, “elite” eta klase politikoenganako nahigabea: korrupzio kasuak, konspirazioak, komunikabideen ezkutuko interesak… Baina ez da ezer berria, 70eko hamarkadan jada, Nixonen ‘Watergate’ eskandaluarekin batera, Hollywooden ia genero zinematografiko propioa osatu zen gai horien inguruan. Konspirazio politikoz betetako thriller paranoikoen artean daude Copollaren The Conversation, Polanskiren Chinatown, Sydney Pollacken Three days of the Condor klasikoak, besteak beste.

Ia 40 urte geroago (pasa den ostiralean) Netflixek Beckett filma estreinatu du, Luca Guadagninoren (Call me by your name) azken ekoizpena, Ferdinando Cito Filomarinok thriller haiei egindako omenaldi garaikidea. Oraingoan testuingurua beste bat da, orain dela urte batzuk Grezia gogor jo zuen krisi ekonomikoa, hain zuzen ere. Europar Batasunarekiko zorrak, korrupzio kasuak, eta ordutik hona ekonomia publikoan bultzatutako austeritate neurriak presente, Beckett izeneko turista amerikar arrunta intriga politiko misteriotsu batean nahastuko da. John David Washington paper nagusian eta Alicia Vikander neska-lagunaren rolean, mendiko txoko batera joan dira biak oporretan; baina auto istripu bat izan ondoren, Beckettek herriz herri ibili beharko du, zergatik jakin gabe, hilda ikusi nahi duten agenteengandik ihesi.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: ‘Beckett’

Euskal pantailaren gunea