Koldo Izagirre: “Euskara subordinazio guztietatik libre behar dugu”

Koldo Izagirre: “Euskara subordinazio guztietatik libre behar dugu”

Hara zizka-mizka batzuk, jaitsi aurretik, hitzaldiaren tonua eta mamia dasta ditzazun:

«Gure gauzak unibertsalizatu omen dituenaren esaldia etorri zitzaidan burura, orain urtebete RNEn entzuna musika programa batean: “Poder cantar en euskera es un privilegio”. Pena edukiko du Maichael Jaksonek, euskaraz grabatu gabe hil izana. Horrela gabiltza munduan barrena, gure burua bitxikeria bakan eta errepikagaitza bezala saltzen: prostituzioan.  Atzeraka goaz, bai: altxor etniko bat bihurtu gara.»(-)

«Gaza txipi askotan sakabanatua da euskara. Eta nekez itzuliko da bereak ziren leku (bestek) okupatuetara. Gaza horiek ez zirela inoiz euskararenak izan entzun eta irakurri ohi dugu euskaldunok. Iragana sortu, idealizatu egiten dugula. Palestinarra sionista.» (-)

« Euskaraz, munduko gara egiten. Leku bat baldin badaukagu, hizkuntzak emana da. Euskaldunok baino hobeto dakite hori euskararen etsaiek. Euskararen bitartez markatzen dugu muga eta lotura. Beste asko bezalakoa da gure mundua, anitz bestez egin dugu geure. Hori insoportablea da indeologia totalitarioarendako. Horregatik daukagu leku bat munduan, geurea, hemen. Egunero aldarrikatu beharra. Egunero aldarrikatu beharra. Kategorizatuta gaudelako. Zeharbidez kategorizatzen du beti gehiengotuak, menderatzaileak. Ez du uste ez da ohartzen ez dakigu dakienetz gu ere bagarela munduan.

Aspaldi honetan usu entzun izan dugun legez, euskarak, euskal kulturak “erakarri” egin behar baldin badu, hauxe da gizartean txertatzen den mezua, toxina, pozoia: 1.    Euskara eta euskal kultura ez dira erakargarriak. 2.    Erakargarria erdara da, erdarazko kultura. Antitesien joko zaharra dugu: horrela (ere) sortzen da ideologia arrazista, hizkuntzen kategorizazioaren bitartez.  Horrela bihurtzen dira lekuak izan behar luketenak zoko.»»

«Gure territorioa euskaraz egin litekeen edozein gerizpe da, baina non ote da euskaldunok hartuko gaituen gerizpe hori? Non da lurrari herri esan geniezaiokeen lekua?  Euskal Herria terminoa geografia bati lotzen zaio. Hiztunek egiten dute euskara herri eta herria euskal. Non egiten den euskaraz, han dugu herri bat, euskal herri bat. Gure lurra ez da hizkuntza, baina hizkuntzarena da lurra».

 

 Autopsiaren frogak. AurkezpenaKoldo Izagirre "Autopsiaren frogak" aurkezten

Artxiboa | Autopsiaren frogak. Aurkezpena | Koldo Izagirre | Creative Commons By SA
Irudia | Koldo Izagirre “Autopsiaren frogak” aurkezten | zz | Creative Commons By SA
Koldo Izagirre: “Euskara subordinazio guztietatik libre behar dugu”
eusal, Koldo Izagirre, kolonizazioa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Koldo Izagirre: “Euskara subordinazio guztietatik libre behar dugu””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude