Txinaurriak ikusi ditut.

MzkzNA==

(Irudiaren goiko ezkerrean klik egin, merezi du eta)

Gaur Abenduak lehen pausuak eman ditu. Goizean goizetik irratian hotza ari zuen eta kalean euria, egutegiak agintzen duen moduan. Ez da txinaurriak topatzeko girorik aproposena.

Berez, data jarria ziguten gaurko eta txinaurritegian begiratuz gero “ekitaldi irekia da” zegoen idatzita, baina urduri geunden. Joan egin gara eta bertan topatu ditugu “txinaurriak” diskoaren ideologoak, ekintzaileak eta jarraitzaileak, Mikel Laboari ikasitako kantuekin egin dutena erakusteko irrikaz.

Txinaurriak” ikusi dut, elegantea da, orain aditzea falta zait.

Gaur bi urte bete dira Mikel Laboak utzi gintuenetik.

Irudia | Bidehuts zigiluko kideak DOKAn, TXINAURRIAK diska aurkezten. | Zuri So | Creative Commons By SA
bidehuts, mikel-laboa, txinaurriak

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.

2 pentsamendu “Txinaurriak ikusi ditut.”-ri buruz

  • Ohartu barik segundoak, orduak eta egunak joaten dira, eta horiekin batera gure kutunak, gure bizipozak, tartean Mikel. Horiez berba egin ezean geure ingurukoei, ez dute izango horien berri.
    Ez ahaztu “horiek”, bestela, izango direnek ez dute inongo berririrk izango

  • Eta ez ditzagun ahaztu “ahaiek”. Nik eta, halabeharrez edo, nere anai batek, beti degu Xalbador bihotzean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude