Ken Loach Youtuben

Errealismo soziala landu du bere filmetan Ken Loach zinema zuzendariak.

Dokumentalen zuzendari gisa hasi zuen bere ibilbidea. 60ko hamarkadan, bidegabekeriak salatzeko bidea aurkitu baitzuen Loachek dokumentaletan. 

Margaret Tatcher agintean zen bitartean zentsurari ere aurre egin behar izan zion. ‘A Question of Leadership’ lana, Tatcherren aurkako kritika zorrotza, debekatu egin zuen Channel Four-ek.

Orain, bere lan guztiak sareratu nahi ditu. Youtuben bere izena daraman kanala ireki du eta bertan jarri ditu ikusgai bere ibilbideko film garrantzitsuenak. Baina zinema zuzendariaren hastapenak ere ikusi ahal izango dira bertan.

MjE5Ng==

filmografia, ken loach, zinema

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude