Trump, karikatura bat

Trump, Castro eta Dylan, karikatura bat

Arkatzez lerro batzuk zirriborratu, eta bisaia ezagun baten ezaugarririk nabarmenenak islatzea beti begitandu izan zait txundigarria. Gustuko ditut karikaturak, prentsan agertu ohi direnak bereziki. World Press Cartoon sarietan, esaterako, atal berezi bat dute -hiru dira guztira-, eta hauexek izan dira sari nagusiak atera dituztenak, errenkada horretan (klikatu egileen izenak ezagutzeko).

.

Hiru sari nagusiak:

Karikatura sarituez gain, aurten lehian izan diren gainontzeko lanak ere erakutsi ditu World Press Cartoon sariek bere webgunean, eta aurten, gizon baten bisaia gailendu da beste guztien gainetik, Donald Trump jaunarena. AEBetako egungo lehendakaria dozenaka irudigilek marraztua izan da, gehienetan burlaizez. Hemen duzuena guzti horien aukeraketa bat baino ez da.

.

Donald Trump

Baina izan dira agintari gehiago ere karikaturizatutakoen artean, besteak beste Erdogan turkiarra, Kim Jong-un korearra eta aurten zendutako Fidel Castro, gehien zirriborratu direnak aipatzearren. Gainontzeko esparru gehienetan bezala, emakumeak gutxiengo bat izan dira karikaturetan ere (hala marrazkilariak nola marraztuak). Agintarien artean bi, Angela Merkel eta Hillary Clinton.

.

Fidel Castro

.

Erdogan

.

Kim Jong-un

.

Gainontzeko agintariak

 

Trump, Castro eta Dylan, karikatura bat

Arestian aipatutako bi politikariez gain, Clinton eta Merkel, gutxi dira lehian izan diren karikaturen artean aurki daitezkeen emakumeen bisaiak; ondoan duzuen Kalkutako Teresarena bata, Brasileko egunkari batean, A Tarden, Osmani Simanca marrazkilariak argitaratua.

Agintari politikoak alde batera utzita, kirolariak eta artistak izan dira nagusi karikaturizatutakoen artean (Isaac Newtonen baimenarekin). Azken hauetan, zendutako musikariak eta garai ezberdinetako idazleak izan dira nagusi, azpiko sortan ikusgai duzuenez.

Hauexek dira aukeratuak:

.

.

Musikariak

.

Idazleak

.

Kirolariak

Trump, Castro eta Dylan, karikatura bat

Bukatzeko, kirolariak, eta hauen artean nagusi, nola ez, futbolariak.

Erregetza horri, futbolarenari, aurre egiten dion bisaia bakarra, aurkezgai ditugun karikaturen artean, Muhammad Ali boxeolariarena da, behin baino sarriago zirriborratu baitute. Ezkerretara duzuen karikatura, Andre Carrilhoren lana da, Diario de Noticiasen argitaratua, Portugalen.

Trump, Castro eta Dylan, karikatura bat

3 pentsamendu “Trump, karikatura bat”-ri buruz