Kapuko Aldizkaria Donostiako Zinemaldian izango da
Asko eta asko dira Zinemaldiaren berri eman ohi duten ohiko komunikabideak. Kapuko aldizkariak ere, Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioan gertatzen denaren berri emango du ostiraletik hasita.
Baina gu ez gara komunikabide arruntetan erakusten dutena erakustearekin konformatzen, guk harago joan eta komunikabideek eurak ere erakusten ez duten hori hurbildu nahi dizuegu komunikazioa, zinema eta kazetaritza maite duzuen horiei. Horregatik, Gasteizeko hirugarren Irrati eta Telebista Jaialdian egin genuen bezala, zinemaldiko txoko ezkutuenak erakutsiko dizkizuegu. Kazetari, aktore, zuzendari eta zinemaldiko kontuak bertatik bertara bizi dituen beste jende askorekin izango gara.
Kurtso berriarekin batera, kapuko bera ere berrituta dator. Zinemaldikoa ez da nobedade bakarra. Webgune berria daukagu, diseinu dinamiko eta parte hartzaileago batekin. Gainera, aurten ere sare sozialetan kazetaritza, publizitatea eta ikus-entzunezko komunikazioaren inguruko berriak partekatzen jarraituko dugu irakurleekin, baita beraien iradokizunak eta zalantzak argitzen ere. Zinemaldian izango garen honetan twitter (@kapukoT) zein beste sare sozialak ezinbestekoak izango dira eta hauen bitartez unean unekoa kontatzen saiatuko gara. Gainera, jendeari egiteko galdera zein bestelako gomendioak ere bidali ditzazkezue, guri nahi dituzuen erreportajeak eskatzeko.
Webgune berrian zer?
Kapuko aldizkariaren webgune berrituan orain arte argitaratutako zenbaki guztiak ikusi eta deskargatu daitezke. Horrez gain, lehen bezala, Sareko Edizioa ere kontsultatu daiteke, baina berrituan zerbitzu desberdinak aurkitu daitezke: esaterako, ekitaldien agenda, lehiaketen inguruko informazioa eta lotura interesgarriak. KapukoTB ere berritu dugu, orain zuk aukeratu dezakezu noiz zer ikusi nahi duzun.