Arte[faktua] 9: Jon Arretxe, “Arrutiren banda”, Edu Arnaiz, “Kristalezko hiria” eta “Klarisa, ume desagertu baten kasua”

)Arte[faktua] 9: Jon Arretxe, “Arrutiren banda”, Edu Arnaiz –

Jon Arretxe, idazle basauriarra da aste honetako elkarrizketatu nagusia Arte[faktua] literatura saioan.

Elkarrizketa Bilboko San Frantzisko auzoan egin da, berak dioen bezala “Afrika Txikian”, bertan girotu baititu Touré detektibearen sagako bost eleberri. Azken nobela beltza ordea, “Arrutiren banda” izenekoa, Basaurin kokatu du, bere herriarekin zuen zorra kitatze aldera.

Jon Arretxe Filologian doktorea da, Gorputz Hezkuntzako ikasketak eginak ditu eta opera kantaria da. Bere liburuetan,  batik bat nobela beltza eta bidaietan jasotako istorioak biltzen ditu. Egun, bidaiak alde batera utziak dauzka eta Arbizun bizi da, Sakana haranean.

Edu Arnaiz liburu saltzailea eta laguna gonbidatu du programara. San Frantzisko kalean bizi da eta haren etxean hartu zuen “ostatu” Arretxek 6 urtez Touré-ren liburuak idazteko. Horrez gain, operarako zaletasuna partekatzen dute.

Lander Eizagirre, Euskadi Irratiko esatari eta liburu irakurleak Paul Austeren “Kristalezko hiria”ren gomendioa egingo du eta  Galdet[egian] Bertol Arrietak, Anjel Lertxundik eta Kattalin Minerrek euren gustuko liburuen berri emango dute

Booktouberraren atalean, Donostiako Amara Berriko Leire Gaztañaga ikasleak, Arrate Egañaren “Klarisa ume desagertu baten kasua” gomendatuko du berak grabatutako bideoan.

Asteko  nobedadeek, liburu dendek aukeratutakoen aipamenek, pitxiek  eta Jon Arretxeren epilogoak borobilduko dute saioa.

Hau guztia,  larunbatean, 13:30ean, ETB1en

Arte[faktua] 9: Jon Arretxe, "Arrutiren banda", Edu Arnaiz, "Kristalezko hiria" eta "Klarisa, ume desagertu baten kasua"

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Arte[faktua] 9: Jon Arretxe, “Arrutiren banda”, Edu Arnaiz, “Kristalezko hiria” eta “Klarisa, ume desagertu baten kasua”

Arte[faktua] literatur saioa ETBn