Izate taldeak “Gure negu hotzak” diskoa kaleratu berri du
Donibane Lohitzune eta Ziburuko Izate taldeak bigarren diskoa plazaratu du. Laukoteak hiru urtez egindako lanaren emaitza da honako hau. Taldearen betiko erritmo indartsu eta ahots goxoa ala bortitza uztartu dituzte 12 kantu osatzeko. Lehen diskoan egin bezala, hau ere bakarrik ekoiztu dute. Hitzak, berriz, Odei Barroso bertsolariarenak, Xabi Bizkai BKBO eta Sorotan Babies taldeko abeslariarenak eta Otalatz olerki idazlearenak dira. Kantu guztiak hemen entzun ditzazkezue: www.izate.net
Zuzenean, berriz, kontzertua eskaini behar zuten gaur bertan Biarritzen, baina Claire Lakarra abeslaria ahotsik gabe gelditu dela eta, bertan behera utzi behar izan dute. Hurrengo kontzertua apirilaren 17an izanen da Donostian, eta ondotik Ugaon (Bizkaia) arituko dira, apirilaren 29an, eta Herri Urratsen, maiatzaren 8an.