Arte[faktua] 188: Izaskun Igoa idazlearen “Hotza bazkatzen” gaur egungo kezkak biltzen dituzten hamar galdera
Izaskun Igoa “Hotza bazkatzen” gaur egungo kezkak biltzen dituzten hamar galdera –
Larunbat honetan, Izaskun Igoa Jaimerena elkarrizketatuko dugu “Hotza bazkatzen” (Balea Zuria) poema liburuaz solastatzeko. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bosgarren saria irabazi zuen Igoak hamar galderez osatutako poema liburu honekin. Bidaia bat izan da berarentzat sormen eta lantze prozesu hau, baina poesia betiko zaletasuna du. Denboraren garrantzia eta bizitzan zehar sortzen zaizkigun galderen lanketa eskaintzen digu hemen. “Zein da galdera eta poesiaren arteko diferentzia?” Honetaz guztiaz mintzatzeko, Zigako Etxezuri landetxera gerturatuko da saioa idazlearekin.
Igoak Andrea Gouraud Alzugarai gonbidatuko du saiora, ilustratzailea eta abeltzaina, baina batez ere, sortzailea. Igoarekin topo egitea aurkikuntza izan da Gouraudentzat, berak pentsatzen duen modua islatu duelako Igoak paperean: “Ez naiz horrela pentsatzen duen bakarra”.
Bestalde, Betzaida Urtaza ezagutzeko aukera izango dugu; idazlea, itzultzailea eta Amesgile argitaletxeko sortzailea.
Mikel Apaolaza irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.
Sakanako Mankomunitateko Kimetz Flores ikaslearena izango da larunbateko booktubea.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en
…
…