Arte[faktua] 187: Miren Billelabeitiak ‘Norberak maite duena’ liburuan irakurtzera animatzen ditu gazteak

Miren Billelabeitiak ‘Norberak maite duena’ liburuan irakurtzera gazteak – 

Larunbat honetan, irakasle ohia eta literatur sortzailea den Miren Billelabeitia elkarrizketatuko dugu Norberak maite duena (Pamiela) liburuaz solastatzeko. Orri zuri batetik abiatuta, besteek irakurri eta hausnarketa egiteko adierazpena eratu, multzokatu eta partekatu du. Zein da hitzaren boterea guregan? Irakurketaren esperientzia ez da solik hitzen esanahia ulertzea, baizik eta gogoeta egin eta gero ulertu dugun horretaz hausnartzea. Honetaz guztiaz idazlearekin mintzatzeko Torrebillela liburutegira eta IES Mungia BHI zentrora gerturatuko da saioa.

Billelabeitiak Jon Kortazar idazlea eta literatur ikertzailea gonbidatuko du saiora. Gertuko lagunak dira eta behin baino gehiagotan egin dute lan batera. Billelabeitiak badaki Kortazar dela hobekien ezagutzen duen pertsona; horregatik, nork jakingo du Kortazarrek baino hobeto Billelabeitiaren pentsamenduak benetan ondo adierazita dauden liburu honetan?

Bestalde, Zarauzko Garoa liburu-dendara gerturatuko gara bertako saltzailea den Imanol Agirrerengana apalategian gordetako liburuez mintzatzeko.

Aintzane Gandiaga irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Sakanako Mankomunitateko Intza Anton Flores ikaslearena izango da larunbateko booktubea.

Guztia saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 10:50ean, ETB1en

Miren Billelabeitiak ‘Norberak maite duena’ liburuan irakurtzera animatzen ditu gazteak

aurreko saioan…

Arte[faktua] 186: Mikel Alvarez idazlearen ‘Euskalia’ ironiaz eta umorez, egoera sozialari buruzko hausnarketa

Miren Billelabeitiak ‘Norberak maite duena’ liburuan irakurtzera animatzen ditu gazteak

Arte[faktua] literatur saioa ETBn