Arte[faktua] 186: Mikel Alvarez idazlearen ‘Euskalia’ ironiaz eta umorez, egoera sozialari buruzko hausnarketa

Mikel Alvarez ‘Euskalia’, ironiaz eta umorez, egoera sozialari buruzko hausnarketa –

Larunbat honetan, gidoigilea eta zinemagilea den Mikel Alvarez, elkarrizketatuko dugu ‘Euskalia’ (Elkar) liburuaz solastatzeko. Denboran aurrera bidaiatzeko aukera eskainiko digu gure burua normalean kokatuta dagoen kontrako aldean ikusteaz gain. Alvarezek beti izan du istorio hau gordeta atera nahian, hasiera batean, ‘Euskalia’, telesaila izateko pentsatuta zegoelako. 2022. urtean, idazketan estreinatu eta zientzia-fikzio generoko nobela honekin XXI. Augustin Zubikarai lehiaketako nobela beka irabazi zuen. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Beasaingo Udaletxera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Alvarezek Xabier Anunzibai gonbidatuko du saiora, arte urbanoa sortzen lan egiten duena. ‘Euskalia’, Alvarezen lagun mina izandakoa eta bere buruaz beste egin zuenari eskainita dago. Orain, Beasainen, enparantza bat dago bere omenez; Anunzibai da bertan dauden obren sortzailea.

Bestalde, Zarauzko Wasabi liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Aitzol Martiarenaren eskutik, saltegiaren sorrera, salmenta katalogoa eta manga generoaren berezitasunak ezagutzeko.

Naia Aizpurua irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Arte[zaleak] pasartean, Lezoko kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Mikel Alvarez idazlearen ‘Euskalia’ ironiaz eta umorez, egoera sozialari buruzko hausnarketa

Mikel Alvarez idazlearen ‘Euskalia’ ironiaz eta umorez, egoera sozialari buruzko hausnarketa

aurreko saioan…

Karmele Mitxelena idazlearen ‘Haragizko mamuak’ hamar ipuinez osatuta dagoen liburua

Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’ idazkeran estreinatzeko sortu duen eleberria

Mikel Alvarez idazlearen ‘Euskalia’ ironiaz eta umorez, egoera sozialari buruzko hausnarketa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn