Arte[faktua] 184: Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’ idazkeran estreinatzeko sortu duen eleberria

Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’ – 

Larunbat honetan, Nerea Ibarzabal, kazetaria, bertsolaria eta, orain, idazlea elkarrizketatuko dugu  ‘Bar Gloria’ (Susa), bere lehenengo eleberriaz solastatzeko. Iragana ikusteko eta denbora eta espazioan zehar bidaiatzeko aukera. ‘Bar Gloria’-n betidanik lan egin duten horien bizitza nolakoa den ulertzeko,  Ibarzabalek deskripzio zehatzez baliatu egin da barraren alde desberdinetan egotearen ikuspuntu desberdinak azaleratzeko. Zein da betidanik ostalari izan direnen bilakaera? Zer gertatuko litzateke, gizartearen egoera dela eta, tabernen itxiera iritsiko balitz? Honetaz guztiaz mintzatzeko, Markina-Xemeineko Uhagon kulturgunera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Ibarzabalek, ikus-entzunezkoak itzultzen lan egiten duen  Maialen Hernandez gonbidatuko du saiora. Horretaz gain, lagun minak eta haurtzarotik ezagunak dira, eta letren zaletasuna partekatzen dute. Ibarzabalek badu arantza bat iltzatuta itzultzaile lanbidearekin, beste bizitza batean, horretan aritzeko baliabide guztiak baititu.

Bestalde, Huarteko Arte Garaikideko Zentrora gerturatuko gara bertako zuzendaria den, Oskia Ugarterengana, apalategian gordetako liburuez mintzatzeko.

Iñigo Gomez irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Sakanako Mankomunitateko Ihart Goikoetxea eta Urtzi Garcia ikasleena izango da larunbateko booktubea.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’ idazkeran estreinatzeko sortu duen eleberria

aurreko saioan…

Arte[faktua] 183: Iñigo Antsorregi idazlearen ‘Nire minaren etxean’ osasun mentalari aurre egiteko tresna

Nerea Ibarzabalen ‘Bar Gloria’ idazkeran estreinatzeko sortu duen eleberria

Arte[faktua] literatur saioa ETBn