Arte[faktua] 183: Iñigo Antsorregi idazlearen ‘Nire minaren etxean’ osasun mentalari aurre egiteko tresna

Arte[faktua] 183: Iñigo Antsorregi ‘Nire minaren etxean’ osasun mentalari aurre – 

Iñigo Antsorregi idazlea izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Nire minaren etxean (Elkar) eleberria argitaratu du, eta azalduko digu nola Loiolako Santutegiko giroak indarra eta amesteko tresnak eman zizkion, bere gaixotasunarekin aurrez aurre hitz egiteko. Berea da liburu honetan gailenduko den ahotsa: indartsua, umorez betea eta zintzoa. Horretaz guztiaz mintzatzeko, Loiola Santutegira gerturatuko da saioa idazlearekin.

Antsorregik Mirari Martiarena, gidoigile eta kazetari oiartzuarra gonbidatuko du saiora. Idazleak zeharkatutako dueluan egon da presente. Umorea eta barrea dira bere puntu gogorrenak eta bizitzako momentu zailetatik hobeetara iristeko umorea zein garrantzitsua den erakutsiko digu.

Bestalde, Bilboko Cámara liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Patricia Millánen eskutik, saltegiaren sorrera, berezitasunak eta bitxikeriak ezagutzeko.

Maialen Sorzabalbere irakurleak emango du larunbat honetako literatur gomendioa.

Arte[zaleak] pasartean, Lekeitioko kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 183: Iñigo Antsorregi ‘Nire minaren etxean’ osasun mentalari aurre

aurreko saioan…

Arte[faktua] 182: Jon Benito idazlearen ‘Lagun minak’ inteligentzia artifizialetatik harago eskaintzen duen testua

Iñigo Antsorregi ‘Nire minaren etxean’

Arte[faktua] literatur saioa ETBn