Irun, iraultza eta azken karlistaldia

Irun, iraultza eta azken karlistaldia –

Zumalakarregi museoan uztailerako antolatutako jarduerak.

Irun, iraultza eta azken karlistaldiaZumalakarregi Museoak “Urgullen magalean. Donostiako estanpak” aldi baterak erakusketa inauguratu zuen pasa den maiatzea. Erakusketa honen programazioaren baitan, Irati Otamendi doktore arkitektoarekin “Ormaiztegi bide herri” hitzaldia antolatu dute datorren uztailaren 15en Zumalakarrei Museoan bertan arratsaldeko 19:00etan. 

“Irun, iraultza eta azken karlistaldia (1868-1876)” liburuaren aurkezpena ere ospatuko da uztailaren 8an arratsaldeko 19:00etan. Argitalpena Irungo udalak eginiko XV. Serapio Múgica Beka deialdiaren emaitza da. Xabier Kerexeta historialari, etnografo eta museoaren lagunak aurkeztuko du lehenik eta behin liburua eta ondoren Mikel Alberdik, bere ikerketaren xehetasunak azalduko ditu.  

Azkenik, uztailaren 22an 19:00etan Xabier Irujo izango da Ormaiztegin. Nebadako Unibertsitateko Euskal Ikerketen zuzendariak, “Papers relating to Lord Eliot’s mission to Spain in the spring of 1835” liburua aurkeztuko digu Zumalakarregi Museoan. 

Wellingtongo dukea Elioten esku utzi zuen presoak trukatzeko eta gatibuen bizitzak babesteko konponketa bat ezartzeko eginkizuna. Liburu hau Elioten misioarekin lotutako artikuluen bilduma bat da. Dukearengandik jasotako argibideek bere enpresaren izaera eta asmoa argitzen laguntzen dute, eta Elioten bulego eta gutunek lortu zuenaren berri ematen dute. 

Jarduera guztiak euskaraz gauzatuko dira, kopuru mugatua izango dute eta aurrez izen ematea gomendatzen da. 

.

Oharrak:

· Jarduerak covid-19aren aurkako neurriak errespetatuz antolatuko dira.

· Aurrez izen ematea ezinbestekoa izango da. Deitu 943 88 99 00 / 659 43 45 66 edo idatzi  mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikora. 

Irun, iraultza eta azken karlistaldia

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude