Estreinaldiak: Uztailak 2

-Estreinaldiak: UZTAILAK2-

Estreinaldiak: Maiatzak 14

Estreinaldiak: Uztailak 2

Zappa

Frank Zappa artista eta musikari berritzailea eta ikonikoaren bizitza jarraitzen duen dokumentala. Zappa familiarako sarbidea guztiz zabalduta, eta artxiboko irudi batzuen bidez, Mike Keneally, Ian Underwood, Steve Vai, Pamela Des Barres, Bunk Gardner, David Harrington, Scott Thunes, Ruth Underwood, Ray White eta beste hainbat musikari elkarrizketatuko ditu Alex Winter zuzendariak.

.

Fast & Furious 9

Dom Torettok (Vin Diesel) bizitza lasaia darama Letty eta bere seme Brianen ondoan, arriskua beti zelatan dagoela badakien arren. Saga ezagunaren bederatzigarren alea den honetan, arriskuaren mehatxuak horrek bere iraganeko bekatuei aurre egitera behartuko du Dom, baldin eta gehien maite dituenak salbatu nahi baditu.

Mundu mailakoa begiztatzen den konplota eragotzi nahian bilduko da taldea berriro. Etsaia: aurrez aurre izan duten hiltzaile arriskutsuenetako eta gidaririk onenetako bat.

.

Hombre muerto no sabe vivir

Tanok bizi oso bat eskaini dio Manuelen esanetara lan egiteari, garai hobeetan hiri osoa kontrolatu zuen enpresari goranahiari. Orain, zahartzaro garaia besarkatu duenean, Manuelek negozioari eusteko duen ezintasunarekin jabetuko da, eta egitura oso baten aldaketari, belaunaldi aldaketari, jende berriari, negozio berriei, enpresa eramateko modu berriari aurre egin beharko die ezinbestean.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

-Estreinaldiak: UZTAILAK 2-

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude