Irati filmaren critica bat

Irati filmaren critica bat – 

Irati filmaren critica bat

Irati filmaren critica bat eguitecotz, ecer baino lehen nere autocritica bat eguin behar dut. Gogo handiric gabe joan naiz cineman ikusterat, pensatuz haserretuco ninduela euskal bluffeco mordoilo batec, eta hain justu contracoa guerthatu çait.

Comptuan hartuta diru aldetic ez dela superproductione bat, effectu specialac eta irudiac osso ondo eguin dira. 

Historia eta condairac nahasten ditu condaira berri coherente batean. Horrec viciqui surprenitu nau; ez nuen espero. Aguian badago odolçalequeri edo suffricario cutsu bat, batzutan astuna eguin daitequeena. Bainan irudi eta passarte polit batzuequin ere orecatzen du, eta traman polita eguiten da personage historicoac eta condairazcoac nola aguercen diren. Gainerat Irati eta Ennecoren symbolac polit eta fidelqui ditu plasmatzen.

Criterio historico purista batequin hassi naiz filma beguiratzen, bainan laster batean filmaren tramac attrapatu nau, eta hala eduqui nau bucatu arte.

Actoreen eta actoressen interpretationea osso ona iruditzen çait. Erabilcen den euscara, nahiz eta ez dauden minçaldi osso pissutsuac, saiatua da; guehienac hegoaldeco euscaldunac içanic, eta euscararen eguitura gramatical ossoen erabilera ohicoaren faltagatic, uste dut sforçua eguin behar ukan dutela haccac aspiratzeraco orduan, ceina batzutan aphur bat guehieguizcoa dirudien, normala datequeen beçala baldinça hauetan. Bainan saiaquera horrengatic jada bikaina da filma eta actore-actoressen lana euscal culturarençat.

Filma ez nuque sartuco euskal bluffaren categorian. Ausharta iduritzen çait. Nere ustez bikaina da filma.

Irati filmaren critica bat

11 pentsamendu “Irati filmaren critica bat”-ri buruz

  • Niri ere bikaina iruditu zitzaidan, negar eta guzti egin nuen zineman xDD
    Hire euskera oso arraroa egiten zait irakurtzea, noizkoa da, irati filmaren garaikoa ala ?

  • Caixo Mikel !

    Mila esquer iruzquinagatic ! Erabilcen dudan euscara idatzi haur naffarrera deitzen da. Erran daiteque orain dela 451 urtheco euscara batu nationala dela, gaur eguneraco egoquitzapen ttipi batzuequin. Orduan arguitaratu cen Naffarroco Joana IIIren bulçadaz Testamentu berria euscaraz, Johanes Leiçarracac burutua bere lagunçaile taldearequin.

    Hemen aurqui daiteque Leiçarragaren lana digitaliçatua, çucendua eta maquetatione politean, Josu Lavin jaunaren lanari esquer :

    https://zuzeu.eus/kultura/leicarraga-2021-epub-dohainic/

    Lavinec Zuzeuco bere bloguean 10 urthe daramatza naffarrera açalcen, iracasten eta euscal litteraturaren classicoac euscaldunon escuetan jarcen :

    https://zuzeu.eus/author/jlavin/

    Naffarrera eredu litterarioa bada ere, gaur egun erabilcen den euscara naturaltassunez adiarazteco erabat valiagarria da. Gaur egungo euscaldun anhitzençat shockant samar eguiten da euscara idatzi haur, ohitura faltagatic. Bainan perfectuqui functionatzen du euscaraz edocein ideia adiaraztecotz, eta behin ohituta euscara ossoa ascoz hobequiago ulercen eta practicatzen ahal da. Ni orain dela laur bat urthe hassi nincen naffarrera erabilcen ikasten, eta hemen Zuzeun practicatzen dut textu ezberdinac postaratzen eta iruzquinac eguiten.

    Adeitsuqui

  • Aletchu,
    Bicain explicatu duçu!
    Adeitsuqui

  • Mila esquer Josu !!

    Gasteicen, EHUan Historiaco gradua eguiten ari nincenean iracasle batzuec onhartu cerautaten lanac naffarreraz entrega nitzan. Lan haietaco batzuetan nota bicaina athera nuen. Naffarrera beraz, ez da hain gauça raroa, Universitateco iracasle batzuec hura onhar, iracur, uler eta valora deçaquetenean.

    Berce gauça bat da lan official bat, bertan Euskaltzaindiaren arauac bethe behar ditut, eta hala daguit. Aguian, aguian, egun baten naffarrera gauça officialetaracotz onhartua içanen da.

    Nere euscara oinharrian euscara batua delacoa da : euscalçaindiera. Laphurteraren edo berce cein ere euscalquiren elementuac ikasten ditudan heinean erabilcen ditut, eta orthographia classicoa ere erabilcen dut. Horrequin baterat, nationearteco lexicoa nationeartean onhartu beçala darabilt.

    Bainan importanteena, aguian, Leiçarragaren lanean ikusten den structura grammaticala da : nola berheizten den mundu reala indicativoarequin, nola subjunctivoarequin posiblea eta factiblea, eta imperativoa, eta nola adiarazpena eguitzat adiaraz daitequeen ala norc bere iritziaz -que particularen bitartez.

    Nere ustez, naffarreraren systemarequin euscara asco errazten da, eta bilhacatzen da Europaco technologia hoberena, nere ustez, gaur egun edocer adiaraztecotz. Erreça da iracastecotz eta erabilcecotz, ceren ez baitago Euscalçaindiaren erabaqui arbitrarioen mende. Eta ez da ecer asmatua. Traditionearequico fidel içaitea da. Eta importanteena : perfectuqui ulercen da, gaurco euscaldun guehienençat hassieran orthographiac shocka badeça ere.

    America latinoco inmigrante batzuei euscara iracasten aritu içan nincen, eta perfectuqui ulercen ikassi çuten. Erraiten nerauen, ondoren gaur egun officialqui eçarrita dagoenerat moldatu beharco cirela. Ascoz erraçagoa eguinen çaie. Eta gainera gainonçeco euscaldun guehienequico plus bat eduquiren dute.

    Adeitsuqui

  • Aupa Aletchu!

    Berri phozgarria, cinez.

    Nire adisquide batec ephaiteguian behin baino guehiagotan aurkeztu ditu documentuac eta izcribuac naffarreraz. Baina gaztelania eta perfilera ( = euskara batua) hizcuncequin batera. Hirur çuthabetara.

    Millioin bat esquer çuri eta eduquitaco iracasle bicain horiei.

    Esquerrac ez cenduela euskal filologia ikassi!
    Bercela problemac eduqui ukan cenituzque hor Gasteicen.

    Adeitsuqui

  • Aletchu,

    Automaticoqui “euskaraz”-co textu batetic naffarrerazco versionea lorthu nahi dutenec leku hau daducate:

    https://sites.google.com/site/linguanavarrorum/

    Ederto baten eguiten du “itzulpena”.

    Dena dela, systemaric hoberena norberac idaztea da, çuc bicain eguiten duçun beçala.

    Adeitsuqui

  • Ez nuque nahi filmaren spoiler eguin. Beraz, handic abstraituz, Historiaco eta mythologiaco gauçetan gauça batzuc plantea daitezque.

    Vasconiaren içaera paganoa romatar aldietaco veteropaganismoarequin lotu daiteque, XX mendeco neopaganismoequin baino hobeto. Bainan historiari dagoquionez :

    Vasconia goi erdi aroan salsa pissutsua da, nahiz eta ithurri guztiac francoac edo vissigothuac diren.
    Romaco imperioaren aldietan Vasconia lurralde anodinoa cen, lurralde lassai bat, puncturaino non bertocoec, ‘rusticanorum custodia’ iceneco milicia localen bitartez affera militarrac cudeatzen cituzten Veleiatic Laphurdiraino. Roma erori cenean, chaos horretan vissigothuac eçarri ciren Vasconian, eta orduan ‘bagauda’ iceneco liscarrac guerthatu ciren. Nere ustez, vissigothuen aurkaco erassoac ciren haiec, berce factoreequin nahasiac.

    Guero, VII mendean francoec vissigothuac expulsatu cituzten Vasconiatic, eta vissigothuac eçarri ciren iberiar peninsulan. Aguian vasconen lagunçaz aritu ciren francoac, ceren Vasconiaco mendebaldean aguercen diren aztarnateguietan vasconen berheizgarri batzuc aguercen dira, aizcorac adibidez. Aguian ez ciren francoac, vasconac baicic.

    Francoac Romarequico fidelac ciren. Vissigothuac hassieran arriano ciren, guero Romarequico mendecotassuna aithortu baçuten ere, haiec ere catholico eguinez. Vasconac aguercen dira aldi haietan vissigothuequin eta francoequin liscarretan.

    VIII mendearen hassieran, musulmanac Iberiar Peninsulan sartu cirenean Vasconiaco duchea cen Eudon Handia. Orduan vissigothuen factione hegemonicoa Pamplonan ari cen borrocan vasconen aurka, hura menderatu nahiean. Musulmanac peninsula occupatu çuten, eta bothere hegemonico vissigothua Asturiasen gothortu cen.

    Vasconian musulmanequin harreman onac egon ciren, hassiera batean, eta ondoren contradictioneequin ere. Ebro ibarrean cegoen botherea ez cen vissigothua. Fortunius Casius cen bertan nagussia, eta icen hori ez da vissigothua. Hura çucenean musulman eguin cen, eta handic dathoz Banu Qasi leinuco aguintariac Ebro ibarrean.

    Eudon Handiac bere alhaba bat ezcondu çuen Abbi Nessa musulman aguintariarequin. Eudon Handia cen Vasconiaco aguintaria aldi haietan, eta Vasconia Aquitania cen. Abderraman Iec Abbi Nessaren hilqueta eragin çuenean Vasconia Al Andalusequin guerran sartu cen, eta Abderramanec Vasconia occupatu çuen. Eudonec agintari franco Carlos Marteli lagunça escatu ceraucon, eta Carlos Martel regue francoa bacarric sartu cen gathazca hartan Poitierseco battalian. Orduan, indar vasconac eta musulmanac ahul ceudenean. Bere garaipena egoera hartan valiatu çuen bere subirautza Aquitanian eta Vasconian eçarcecotz.

    Baina hegemonia hori bethi içan cen gathazcatsua. Vasconiaco aguintariec ez çuten nahi subirautza francoric, eta vissigothuac desaguertuta, musulmanena ezta ere.

    Vasconia, beraz, contextu hartan aguercen da Al Andalusen, Asturiasen eta francoen artean problema bat beçala.

    Momentuz, hala utzico dut.

  • Orregaco guduen contextua francoen eta Al Andalusen arteco harremana dela erran daiteque.

    Bainan, aipha deçagun Jimeno Indarsua iceneco personagea. Erraiten da aldi haietan Irunaco nagussia içan citequeela 778 urthean, baita Deio eta hango aldeco nagussia ere. Idatzi içan da Jimeno haur dela Garcea Jimenez eta Enneco Jimenecen aita. Enneco Jimenez haur çatequeen Enneco Enneconis aka Arista içanen cenaren aita. Beraz, Enneco Enneconis Arista (Eneko Aritza) Jimeno handiaren ilhoba liçateque.

    Berce personage erranguratsua da Otsoa II (Lupus II). Hura cen Vasconiaco duchea Orreagaco lehen battaliaren aldian. Ez cen Charlemangeren aldecoa. Orregacacoaren ondoren Charlemagnec Otsoa II accusatu çuen paganismoaz eta berce haimbat delictuz, hura executatzecotz.

    Eguinardo Charlemagneren biographoac idatzi çuen Orregaco erassoa burutu çutela vasconec. Orduan berheizten ciren francoençat vasconac, haur da gascoinarrac ; guero hispanovasconac, Pyreneoen alde bietacoac ; eta azquenic, nauarriac, Pamplona eta ingurucoac.

  • 778an francoec seculaco jipoia jasso çuten vasconen aldetic. Horretan Otsoa II sartuta egon citequeela pensa daiteque, baita Jimeno Indartsua ere.

    Ondoren francoec marca hispanicoa eçarri çuten Catalunyan. Vasconian ez çuten lorthu. Içan ere, dembora labur batez, belascotarren leinuco quide bat jarri çuten Pamplonan aguintari, bainan handic gutira bere botherea kendua içan cen.

    824 urthean Orregan içan cen berce battaila bat, ceinean francoec galdu baitzuten, eta handic guerorat francoec Pamplonaren gaineco aguinteaz passo eguin çuten. Orduan eratu çatequeen Pamplonaco resuma, aguintari beçala Enneco Enneconis Arista buru.

  • Euscarazco wikipedian gauça hauequin harremana educ leçaqueten sarrerac aurqui daitezque. Guehiago aipha daitezque, bainan hauequin jada bada cerbait :

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Musa_ibn_Musa
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Eneko_Arista
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Orreagako_gudua_(778)
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Baskoi
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Eudon_Handia
    https://es.wikipedia.org/wiki/Jimeno_el_Fuerte
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Lupo_I.a_Otsoa
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Xemen_I.a_Gaskoiniakoa

    Wikipediac daucan ona da norc berac editatzen ahal dituela bertaco sarrerac, cerbait hobetu nahi badu.

  • Mikel Haranburu 2023-03-07 12:17

    Gehituko nuke beste elementu bat, filmean nabarmentzen dena, nahiz eta ardatz narratiboa ere ez den: kristau erlijio berriaren eta lehengo sinismenen arteko talka, honek eragin handia baitu mitologia mantentzeko ala naturatik sorturiko pertsonaiak baztertzeko hautua egiterakoan. Irati bera horren guztiaren inguruko metafora da.