Estreinaldiak: Irailak 8

Estreinaldiak: Irailak 8 –

Estreinaldiak: Irailak 8

Estreinaldiak: Irailak 8

.

Creatura (Elena Martin)

Drama | Sexualitatea

Bere bikotekidearekin etxe berri batera bizitzera joan ondoren, Mila konturatuko da bere baitan dagoela desioa galtzearen kausa. Hortik aurrera, haurtzaroko eta nerabezaroko esperientziak berrikusteko bidaia bati ekingo dio, bere gorputzarekin adiskidetzeko itxaropenez.

Filma proiektu-fasean zegoela, Donostiako Tabakaleran gauzatzen den Ikusmira Berriak egonaldi-programatik igaro zen.

2023 | Donostia Zinemaldia: Made in Spain

2023 | Cannesko Zinemaldia – Errealizadoreen Hamabostaldia: Europar film onenari saria

2022 | Donostia Zinemaldia: Ikusmira Berriak

.

The Nun II (Michael Chaves)

Beldurra | Naturaz gaindikoa | 50eko hamarkada

1956 – Frantzia. Apaiz bat hil dute. Gaitz bat zabaltzen ari da. Beste behin ere, Irenek Valak moja deabruari aurre egin beharko dio.  dago.

2018an estreinaturiko The Nun spin-off ezagunaren jarraipena.

.

Verano en rojo (Belen Macias)

Thrillerra

2010eko uda. Maria Ruiz (Marta Nieto) komisarioak krimen ilun bati egin beharko dio aurre, gazte bat hilik topatzen dutenean. Ageriko nortasunik gabe. Ageriko aztarnarik gabe. Mugikorrik gabe. Emakume arduratsu eta tematia, Mariak ikerketa bat hasiko du, bigarren hilketa bat gertatzen denean are gehiago zailduko dena.

Berna Gonzalez Harbourrek idatzitako izen bereko eleberrian oinarritutako filma.

.

Je verrai toujours vos visages (Jeanne Herry)

Drama | Psikologikoa

2014tik, Frantzian, justizia errestauratzaileak elkarrizketarako aukera eskaintzen die delituen biktima eta egileei, sistema seguruen bidez, Judith, Fanny edo Michel bezalako profesionalek eta boluntarioek gainbegiratuta. Nassim, Issa eta Thomas, indarkeriaz egindako lapurretagatik epaituak, edota Gregoire, Nawelle eta Sabine lapurretaren biktimak inbolukratuko ditu prozesuak. Horiekin batera Chloe ere bai, intzestuzko bortxaketa baten biktima.

.

Le nouveau jouet (James Huth)

Komedia | Remake

Sami pozik bizi da bere auzoko lagun eta bizilagunen arteko eraikuntza-proiektu zorrotz batean lanean. Alice emaztearen beharrak asetzeko, zeina haurdun dagoen, gaueko zaintzaile lana onartzen du luxuzko artikuluen denda batean.

Aldi berean, Frantziako gizonik aberatsenak, bere emaztea hil zenetik hotz eta krudel bihurtu denak, Alexandre semeari denda osotik aukeratzen duen oparia erosiko diola agin dio… eta umeak Sami aukeratuko du.

Francis Veberren 1976ko Le jouet kultuzko lanaren remakea.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Irailak 8

Estreinaldiak: Irailak 8

Euskal pantailaren gunea