Euskal dantza taldeak euskal kultura nazioartean zabaltzen 2023

Euskal dantza taldeak euskal kultura nazioartean zabaltzen 2023 –

Dantzan.eus ataritik jasoa.

Euskal dantza taldeak euskal kultura nazioartean zabaltzen 2023
Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldearen emanaldia Saint Pierre eta Mikelunen, 2023-08-16. Argazkia: Begiraleak.

Aurten ere hainbat euskal dantza talde ari da nazioartean euskal kultura zabaltzen. Gehienetan euskal erakundeen babesik gabe, guzti horietatik oso gutxik jasoko baitute diru-laguntzarik euskal kultura nazioartean zabaltzeko. Hona hemen orain arte bildu ditugunak:

  • Itxas-Alde (Bakio): Pabianice (Polonia)
  • Xiberotar dantzariak (Zuberoa): Pont-l’Abbé (Bretainia)
  • Eraiki (Irun): Ribnitz (Alemania)
  • Akelarre (Hendaia): Praga (Txekia)
  • Ereintza (Errenteria): Sint Gillis Waas (Flandria) eta Montrejeau (Okzitania)
  • Ikusgarri (Portugalete): Tenerife (Kanariar Uharteak)
  • Udaberri (Tolosa): Mallorca (Balear Uharteak)
  • Lurra (Urretxu): Val de San Lorenzo (Leon)
  • Alkartasuna (Bermeo): Macieira de Cambra (Portugal)
  • Aurtzaka (Beasain): Nowa Ruda (Polonia)
  • Begiraleak (Donibane Lohizune): Saint Pierre eta Mikelune (Ipar Amerika)

.

Itxas-Alde (Bakio): Pabianice (Polonia)

International Folk Festival Polka jaialdian parte hartu du Bakioko Itxas-Alde dantza taldeak uztailean, Pabianice eskualdean hain zuzen ere.

Bakioko Itxas-Alde dantza taldea Polonian, 2023-07-08.

.

Xiberotar dantzariak (Zuberoa): Pont-l’Abbé (Bretainia)

Bretainian, Pont-l’Abbén uztailaren 8tik 10era ospatu den Le Festival des Brodeuses jaialdian parte hartu dute Xiberotar gazteek.

Xiberotar gazteak Bretainian, Festival des Brodeuses-en, Pont-Labbe, 2023-07-08.

.

Eraiki (Irun): Ribnitz (Alemania)

Irungo Eraiki dantza taldeko dantzari gazteak Alemanian izan dira uztailaean, Ribnitz-Damgarten ospatu den 31. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzen.

Euskal dantza taldeak euskal kultura nazioartean zabaltzen 2023
Eraiki dantza taldea Alemanian, 2023-07. Arg. Roland Hartig.

.

Akelarre (Hendaia): Praga (Txekia)

Hendaiako Akelarre dantza taldea Txekian, Pragan ospatutako Prague Folklore Days jaialdian izan da uztailean.

Hendaiako Akelarre dantza taldea Pragako Folklore Days jaialdian, 2023-07-22.

.

Ereintza (Errenteria): Sint-Gillis-Waas (Flandria) eta Montrejeau (Okzitania)

Errenteriko Ereintza dantza taldea Flandrian, Sint-Gillis-Waas-en ospatutako Drieskes Kerremes Nazioarteko Folklore Jaialdian izan da uztailaren azken astean Finlandia, Polonia, Senegal eta Armeniako taldeekin batera. Ondoren, Okzitanian, MOntrejeauko Festival Mondial-en izan dira.

Errenteriko Ereintza dantza taldea Sint-Gillis-Waas, 2023-07.

Ereintza dantza taldea, 2023-07-28.

.

Ikusgarri (Portugalete): Tenerife (Kanariar uharteak)

Portugaleteko Ikusgarri Euskal Dantzari Taldea Tenerifen, Fasnian eta ARicon ospatu den folklore jaialdian parte hartzen izan da uztaila bukaeran.

Euskal dantza taldeak euskal kultura nazioartean zabaltzen 2023
Ikusgarri dantza taldea Tenerifen, 2023-07.

.

Udaberri (Tolosa): Mallorca (Balear Uharteak)

Uztailaren 21ean, Mallorcako Alcudia herriko festetan dantza emanaldia eskaini du Tolosako Udaberri dantza taldeak.

Tolosako Udaberri dantza taldea Alcudian (Mallorca), 2023-07-21.

.

Lurra (Urretxu): Val de San Lorenzo (Leon)

Urretxuko Lurra dantza taldea Leon-en, Val de San Lorenzon izan da abuztuko lehen astean Grupo Folclórico Maragatok gonbidatuta.

Urretxeko Lurra dantza taldea Val de San Lorenzon (Leon), 2023-08.

.

Alkartasuna (Bermeo) > Macieira de Cambra (Portugal)

Bermeoko Alkartasuna dantza taldea Folkcambra jaialdian izan da Portugalen, Macieira de Cambran abuztuaren 26an.

Bermeoko Alkartasuna dantza taldea Macieira de Cambrako Folkcambra jaialdian, 2023-08-26.

.

Aurtzaka (Beasain): Nowa Ruda (Polonia)

Beasaingo Aurtzaka dantza taldea Polonian izan da, Nowa Rudan ospatutako folklore jaialdian abuztu erdian.

Euskal dantza taldeak euskal kultura nazioartean zabaltzen 2023
Aurtzaka dantza taldea Polonian, Nowa Ruda, 2023-08.

.

Begiraleak (Donibane Lohizune) > Saint Pierre eta Mikelune (Ipar Amerika)

Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldea Ipar Amerikan, Saint  Pierre eta Mikelunen izan da abuztua erdian hainbat dantza emanaldi eskaintzen bertako euskal komunitateari zuzenduta.

Begiraleak Saint Pierre eta Mikeluneko Zazpiak Bat frontoian, 2023-08-15.

Zuen taldearekin Euskal Herritik kanpo izan bazarate uda honetan eman horren berri erantzunetan zerrendan jaso dezagun.

Euskal dantza taldeak euskal kultura nazioartean zabaltzen 2023

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude