Ipurdia artelana da
Dian Hansonek egin du bilduma lana. Arte munduan oso ezaguna den Taschen argitaletxeak argitaratu du. Ipurdiei buruzko bilduma bat da.
Azal beltzekoak eta zurbilak, estuak eta zabalak, denetarikoak daude Hansonen liburuetan. Erotismo aldizkarietan editore aritu izan da Hanson, eta liburuko 400 orritan, argazki askoren lanak jaso ditu. Elmer Batters, Ed Fox, Ralph Gibson eta Sante DĀ“Oraziorenak daude hautatutakoen artean, besteak beste.
Komuna eta ipurdia
Duchampek komuna arte egin zuen museoan sartuta eta ipurdia arte egin du Taschenek bere katalogoetan erakutsita.
Orain ezingo ditugu ipurdiak, haragizko begiekin, lehengo modura begiratu. Arraioa!
Irudia | Ipurdia Dian Hansonen arabera | Dian Hanson | LGPL
Irudia | Ipurdia artea da | Taschen | LGPL
Irudia | Ipurdia artea da | Taschen | LGPL
Avemariapurisima!
Zakilen inguruko The Big Penis Book ere atera zuen. Ez dakit “Big” zakilei edo liburuari zegokion, baina…
http://www.taschen.com/pages/en/catalogue/sex/all/05703/facts.the_big_penis_book.htm
Argazkiei begiratuta, Gari, zalantzarik ez daukat: liburuari zegokion.
Sanantonio gloriousu ta purgatoxoko arimak…!!!