Ipurdia artelana da

Dian Hansonek egin du bilduma lana. Arte munduan oso ezaguna den Taschen argitaletxeak argitaratu du. Ipurdiei buruzko bilduma bat da.

MjE0OA==

 

Azal beltzekoak eta zurbilak, estuak eta zabalak, denetarikoak daude Hansonen liburuetan. Erotismo aldizkarietan editore aritu izan da Hanson, eta liburuko 400 orritan, argazki askoren lanak jaso ditu. Elmer Batters, Ed Fox, Ralph Gibson eta Sante D´Oraziorenak daude hautatutakoen artean, besteak beste.

Komuna eta ipurdia

Duchampek komuna arte egin zuen museoan sartuta eta ipurdia arte egin du Taschenek bere katalogoetan erakutsita.

Orain ezingo ditugu ipurdiak, haragizko begiekin, lehengo modura begiratu. Arraioa!

Ipurdia artea da

Irudia | Ipurdia Dian Hansonen arabera | Dian Hanson | LGPL
Irudia | Ipurdia artea da | Taschen | LGPL
artea, Ipurdia, Taschen
Jon Benito

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

4 pentsamendu “Ipurdia artelana da”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude