Iñarrituk Tarkovskyri: kopiatu ala omenaldi?

Iñarrituk Tarkovskyri: kopiatu ala omenaldi?

Iñarrituk Tarkovskyri: kopiatu ala omenaldi?Alejandro González Iñárritu berak aitortu zuen, The Revenant azken filmaren karietara,  The Guardianen argitartutako elkarrizketa batean, Tarkovsky zuzendari errusiarraren Andrei Rublev dela biziraupenari eskainitako filmen artean gustukoen duenetako bat, beste hiru filemeren baimenarekin, jakina: Kurosawaren Dersu Uzala, Coppolaren Apocalypse now, eta Werner Herzogen Fitzcarraldo.

Baina non hasten da inspirazioa eta non kopiatze lana? Non om non plagioa?

Badirudi halako zerbait eman nahi duela aditzera Misha Petrick diseinatzaile errusiarrak, argitaratu berri duen montajearekin. Bertan, aipatu fi filmeetako irudiak ikus daitezke pasatzen eta, bai, badago antzekotasunik.

Baina pekaturik ba ote den erabakitzea, zeuri dagokizu.

Iñarrituk Tarkovskyri: kopiatu ala omenaldi?

Seriefiloa naiz.

3 pentsamendu “Iñarrituk Tarkovskyri: kopiatu ala omenaldi?”-ri buruz

  • Ez dut Tarkovskyrena ikusi, baina hemen erakusten denagatik, garbi garbi omenaldia da, edo hala iruditzen zait niri.

  • Niri antza gehiegizkoa iruditzen zait, kopia dela esanen nuke.
    Hala ere, Tarkovskyren irudiak ez dira Andrei Rublev filmekoak soilik (erdi aroko margolari baten biografia da), badaude Stalker, Sacrificio, etab-en irudiak.
    Beraz, Tarkovky-ren estiloa imitatuko luke eta ez filme hori bakarrik.

    • Horixe esatera nindoan ni, The Mirror eta Ivan’s Childhood-eko irudiak ere badaude.