Medellingo kartelarekin kolaboratu zuen ETAkidea

Ez da gezurra eta ez duzu historiako liburuetan topatuko. Bera izan zen Carrero Blanco hil zuen lehergailuaren egilea. Bere fineziak egin zuen famatu: zehaztasun milimetrikoak eta efikaziak. Europan ez! Munduan egin zen ezagun ETAren ekintzak medio. ‘El Español’ zen bere deitura eta madrildarra zen. Benetako izena: Efran Gonzalez. Hain zen ezaguna, ezen, Medellingo kartelak berak kontratatu baitzuen Kolonbiako orduko presidentea akabatzeko. 5000 kilogramo kokaina izan ziren bera konbentzitzeko amua. Gero esan dezazuen Guardia Zibilak sartu zuela droga 80. hamarkadan. Ipuinak!

Efren Gonzalez - Medellingo kartelarekin kolaboratu zuen ETAkidea

Ez da gezurra eta ez duzu historia liburuetan topatuko, Netflix kate digitalean baizik. Fikzioa baita. Espaniar Estatuko merkatuan sartu berri den kateak ekoitzitako ‘Cartel’ telesaileko pasarte bat ari natzaizue kontatzen (Lehen denboraldiko 6. kapitulua). Bistan da, ‘La Noche De…’ bezalako programetarako bazka ekoizten segitzen dutela AEBtan. Felix Linaresek irriparre zabal batekin jasoko du bideo zati hau.

ETAkide bati ‘El Español’ goitizena jartzeaz gainera, honako perlak botatzen dituzte:

“ETAko kide izan zen, ezagun zaizue? Bonbak jartzearena arte puta bat bihurtu zuten.”

“Euskal Herriaren askatasunaren aldeko ustezko borrokalari talde bat zen. Espainiatik banatzea zuten helburu”

“Benetako izena: Efran Gonzalez. Kontratatzeko sekulako izarra. Garestia, baina, onena.”

Beno hobeto bideo zati hau, mugikorrarekin grabatu screenerra, zuek zeuok ikustea:


Medellingo kartelarekin kolaboratu zuen ETAkidea
carrero blanco, cartel, Cocaina, Efren Gonzalez, ETA, Medellín, netflix
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

2 pentsamendu “Medellingo kartelarekin kolaboratu zuen ETAkidea”-ri buruz

  • Kuriosoa da Efrén Gonzalez etakide-mertzenario horrek Gabiria abizen euskalduneko bat hil behar duela seriean.

  • “Aunque se presume que hubo asesoría de un terrorista español, al parecer ex miembro de la eta, la bomba con que volaron el avión de Avianca resultó ser un aparato sencillo de fabricación casera, que mandó a hacer un joven sicario del cartel de Medellín” 2008 http://www.semana.com

    “Los pasajeros de este fatidico vuelo, van a ser victimas del apreton de manos que se dieron Pablo Escobar y Miguel, el terrorista de ETA, que enseña a hacer bombas en el año 1988, en la Hacienda Napoles.” El verdadero Pablo: sangre, traicion y muerte.

    Etakide honen ustezko parte hartzeaz hitz egiten da baina aipamen guztietan iturria bera da… ez ote da beste Begoña Urroz kasu bat izango?

    Bestalde, Avianca-ko atentatua 89an izan zen, drogek urte asko zeramatzaten euskal herriko kaleetan. ETAk drogarekin trafikatu zuela iradokitzea informazio honekin oso behartua iruditzen zait, bai etak drogarekiko zuen jarrera ezagututa eta GC eta drogen arteko lotura argiagatik (Informe Navajas).

    Navajas txostenean lotura horiek argitara atera ziren baina donostiako instrukzio epaileak, Fernando Andreu, ez zuen txosteneko informazioa aintzat hartu, are gehiago GCaren kontra-txosten bat bakarrik erabili zuen Navajas Gipuzkoako fiskalaren txostenaren aurka egiteko. Badakigu zein sari jaso zuen Andreuk bere leialtasunagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude