Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatuko du urriaren 6tik 15era
Igartubeiti baserriko habe-dolarea martxan ipiniko dugu, urriak 6an hasi eta urriak 15era bitartean.
Asteburu eta jaiegunean, Kortaberria familiak XVI. mendean nola bizi ziren eta beraien lanbideak erakutsi dituzte antzespenetan, Amaia Ruiz de Galarreta eta Karmakros taldearen eskutik. Ondoren, dolareko askan, Kirikoketaz eta sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknikaren esperientziaz gozatu ahal izan dute bisitariek.
Astean zehar, berriz, talde ezberdinak sagar prentsaketa zuzenean ikusteko aukera ere izango dute.
Igartubeiti baserrian sagar prentsaketa zuzenean ikusteko urteko aukera bakarraz gozatzeko izena eman daiteke 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefonoetan baita emailez ere, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean.
Igartubeitiko dolarea martxan ikusteko esperientziaz gain, jarduera borobiltzeko sagardotegi batean bazkaltzeko aukera ere eskaintzen dizuegu, Sagardoa Route-ren eskutik. Informazio gehiago eta sarrera erosteko.
Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatuko du urriaren 6tik 15era