I. GAZTEZULO Bideo Lehiaketa abian da
Bideoek gutxienez minutu bateko eta gehienez hiru minutuko iraupena behar dute izan, eta hizkuntz edukiak euskarazkoa behar du izan. Bideoak Euskaltubera edo Youtubera igo behar dira eta linka gaztezulo@gaztezulo.com helbidera bidali, azaroaren 15a baino lehen.
Bideo onenaren egileak 1.500 euroko diru saria jasoko du eta Euskararen Udal Patronatuak Donostiako EUSKARAREN HIRIA BIDEO SARIA emango du; Donostian bizi edo ikasten ari diren parte hartzaileen artean aukeratuko du saritua eta tresna informatikoak nahiz ikusentzunezkoak erosteko 1.000 euroko txartela emango dio.
Ikusentzunezko esparruko izen ezagunek osatuko dute epaimahaia, hala nola, Koldo Almandoz, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zinema zuzendariek, eta Egoitz Lasa eta Aitziber Garmendia aktoreek.Oinarri guztiak www.gaztezulo.com webgunean aurkituko dituzu.
[…] zuzeu.com — I. GAZTEZULO Bideo Lehiaketa abian da […]