[Zinema Euskaraz] Horman erlojua duen etxea
[Zinema Euskaraz] Horman erlojua duen etxea –
Zinema Euskaraz programaren eskutik, bi film helduko dira gaur euskaraz aretoetara. Batetik, sarrera honetan mintzagai dugun “Horman Erlojua duen Etxea”, eta bestetik “Small Foot” edo “Ausarki Yeti dibertigarria“.
“Horman erlojua duen etxea” fantasia gotiko bat da, ez animaziozkoa -antzezle entzutetsuak ditu, Cate Blanchett besteak beste- eta ume koxkortuentzako da, 7 urtetik aurrerakoentzako. John Bellairsek idatzi eta Edward Goreyk ilustratutako izen bereko eleberriaren egokitzapena da filma, Eli Rothek zuzendu du eta Steven Spielbergek ekoitzia.
Istorioak hamar urteko haur baten kontakizun magiko eta beldurgarria azaltzen du. Umezurtz geratu ostean, osabaren etxe zahar eta karrankarira joango da bizitzera. Osabaren etxean erloju misteriotsu bat topatuko du, eta handik gutxira, ordura arte aspergarria eta lasaia izan den herri berriko bizitza asaldatu egingo da mutikoak, nahi gabe, mundu sekretuko azti eta sorginak esnatzen dituenean.
Trailerra euskaraz, eitb.eus-en webgunean:
https://www.eitb.eus/eu/hiru3/bideoak/osoa/5883596/horman-erlojua-duen-etxea-filma-euskaraz-zinemaaretoetan-/
Hispanitatearen eguna ospatzeko, 4 film euskaraz zinema aretoetan:
“Horman erlojua duen etxea”
“Small foot (euskaraz)”
“Black is Beltza”
“Oreina”
Ikusi zinema euskaraz!