Arte[faktua] 24: Maite Darceles, Joseba Ossa, Juan Martin Elexpuru, Gorka Basterretxea

Arte[faktua] 24: Maite Darceles, Joseba Ossa, Juan Martin Elexpuru, Gorka Basterretxea –

“Bihotzean daramagun mundua” nobela argitaratu berri du Maite Darceles (Hondarribia, 1971) idazle berriak, eta harekin solasean arituko da Arte[faktua]. XXI. mendearen erdialdean kokatutako istorioa agertzen da bertan. Teknologiaren aurrerapenak erabat erraztu du jendearen bizimodua. Baina Sistemaren kontrolpean bizi dira gizakiak. Sistema gobernatzen duten gutxi batzuk erabakitzen dute jendea non ibil daitekeen eta non ez, zer ikus dezakeen eta zer ez. Pentsamendu kritikoa ezabatu egin du Sistemak eta gizartea artalde bihurtu.

Gaurko gizarteak daraman bidea ikusirik distopia eraiki du Darcelesek. “Distopia bat da, baina gaurko munduaz ari naiz” dio idazleak, uste baitu azaleko harremanetara gero eta gehiago jotzen duen gizartean bizi garela. Eleberriaren bidez bizi dugun munduaz hausnarketa egiteko bidea ireki nahi izan duela azpimarratu du Maite Darcelesek.

Galdetegia atalera etorriko dira Luis Garde poeta, Asisko Urmeneta komikigilea eta Alberto Barandiaran idazlea. Gehien pentsarazi dien liburuaz hitz egingo digute hirurek.

Gasteizera jo du Arte[faktua]k Apalategia saila osatzeko. Bertan Talka arte galeriako Gorka Basterretxeak bere liburu kuttunez hitz egin digu. Baita, saiatu arren, bukatu ezinik utzi duen liburu klasikoaz ere.

Irakurlea atalean, Juan Martin Elexpuru idazleak Pako Sudupek idatzitako ‘Telesforo Monzon, Aristokrata Abertzalea’ liburuaren inguruan hitz egin digu. Booktubea berriz, Irati Agirrezabalagak bidali digu, Ibon Martinen ‘El Ultimo Akelarre’ liburuaren ingurukoa.

Arte[faktua] 24: Maite Darceles, Joseba Ossa, Juan Martin Elexpuru, Gorka Basterretxea

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Arte[faktua] 24: Maite Darceles, Joseba Ossa, Juan Martin Elexpuru, Gorka Basterretxea

Arte[faktua] literatur saioa ETBn