[Zinema Euskaraz] Ausarki Yeti dibertigarria

[Zinema Euskaraz] Ausarki Yeti dibertigarria –

Zinema Euskaraz programaren eskutik, bi film helduko dira gaur euskaraz  aretoetara. Batetik, sarrera honetan mintzagai dugun “Small Foot” edo “Ausarki Yeti dibertigarria” eta bestetik, “Horman Erlojua duen Etxea”.

[Zinema Euskaraz] Ausarki Yeti dibertigarria2018ko film estatubatuarra da “Small Foot” (97 minutukoa), Karey Kirkpatrick zinemagileak zuzendua eta idatzia, Clare Sera gidoigilearekin batera; adin guztietako ikusleentzako animaziozko abentura. Gurean, 3Dan egindako abentura animatuak iragan Zinemaldian izan zuen aurre estreinaldia, Dani de Vitoren parte hartzearekin.

Filmak norabide berri bat emango dio mito bati: Yeti gazte eta bizkor batek ustez existitzen ez zen zerbait aurkituko du, gizaki bat. Gizakiaren inguruko albiste horrek zirrara sortuko du yetien komunitate xumean; izan ere, pentsatzen hasiko dira haien herrixka elurtutik harago zerbait gehiago egon daitekeela. Aurkikuntzaren balioari, adiskidetasunari eta pozari lotutako istorio berri bat da filma.

.

Zinema Euskaraz

Udako etenaldiaren ostean, bi estreinaldi hauekin zortzi dira jada aurten Zinema Euskaraz programak pantailaratu dituen filmak. Hurrengoa, “Udare erraldoiaren istorio sinestezina”, azaroan helduko da Hego Euskal Herriko aretoetara, itsasoko munstro, pirata higuingarri eta guzti!
[Zinema Euskaraz] Ausarki Yeti dibertigarria

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Zer duzu buruan “[Zinema Euskaraz] Ausarki Yeti dibertigarria”-ri buruz

  • Hispanitatearen eguna ospatzeko, 4 film euskaraz zinema aretoetan:
    “Horman erlojua duen etxea”
    “Small foot (euskaraz)”
    “Black is Beltza”
    “Oreina”
    Ikusi zinema euskaraz!