Hizkamizka lehiaketa hasiko da gaur

Gaur arratsaldeko 18’30ak aldera emango du lehen pausoa ETB1eko lehiaketa berriak. Zuhaitz Gurrutxagak gidatuko du,  Hizkamizka du izenburua eta kultura orokorreko galderak mami.pgm1

Bi lehiakide izango dira astegunero nor gehiagoka, baina euretako bakarrak egingo du aurrera  irabazi eta berrehun euro boltsikoratu ostean hurrengo saiora etorriz. Gainera, egunero ehun euro gizenduko den zaku bat eramateko aukera ere izango du.

Galderei erantzunez batera, lehiakideak taula handiagoak joan beharko dira asmatzen: aforismoak, esaera zaharrak, kantuen zatiak…

Galderen erantzunak jakiteaz gain, ordea, gatz handia behar dute lehiakideek euren artean txandak eskuratzeko. erritmo bizia ematen dio horrek lehiaketari, gure ustez.

pgm1hasten

Lehenengo atal honetako bi lehiakideak, Beasaingo Amaia Parra eta Nerea Bedialauneta ondarrutarra dira. Nor aterako da irabazle biharko saiora itzultzeko?

Saioa gustuko baduzu, zeuk ere har dezakezu parte izena emanez: hizkamizka@eitb.com

Ez ahantzi, gaur arratsaldean lehenengoa, 18’30etatik aurrera.