Kukai, hiru Max sari eta aldarrikapen bat

Kukai, hiru Max sari eta aldarrikapen bat

“Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko. Gora herria!” oihukatuz bukatu zuen atzo Jon Mayak Max sarietan egindako aldarrikapena -elebitan hartu zuen hitza-, Kukai dantza taldean kide duen Eneko Gilek, Miren Gaztañaga, Gotzon Sanchez eta Itziar Ituñorekin bat egin eta euskal antzezleen kontrako boikotaren bukaera eskatu eta gero.

Hamaika Telebistak bideotxo batean jaso du aldarrikapena:

2017ko Max sarietako galan egin zuten aldarrikapena Kukai dantza taldeko kideek atzo, Valentziako Palau les Arts antzokian. Espainiar estatuko antzerki eta dantza ikuskizun onenak azpimarratzen ditu sariak, SGAEren eskutik.

Euskal artistek bost Max sari jaso zituzten atzokoan, Dantzan.eus atarian irakurri ahal izan dugunez. Kukai dantza konpainiak, Oskara ikuskizunagatik zituen zazpi izendapenetatik hiru bereganatu ditu, talde onenarena, ikuskizun onenarena eta jantzien diseinu onenarena (Iraia Oiartzabal). Marie de Jongh konpainiak ere jaso du saria, bi izendapen zituen eta azkenean umeentzako edo familientzako ikuskizun onenaren Max-a jaso du. Bi euskal konpainia horiez gain, Alfredo Sanzol iruindarrak, Garbiñe Insausti hernaniarrak eta Ainhoa Santamaria gasteiztarrak ere bazituzten izendapenak, baina Santamaria  izan da saritu bakarra, “La estupidez” lanean taldeko emakumezko aktore onenagatik eman diote saria”.

Kukai, hiru Max sari eta aldarrikapen batKukai, hiru Max sari eta aldarrikapen bat

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.