Lander Garroren “Gerra txikia” zuzenean streaming bitartez 8. IRAKURRALDI publikoan Hendaiako mediatekatik

8. IRAKURRALDI PUBLIKOA –

8. IRAKURRALDI PUBLIKOA

Jarraitu zuzenean streaming bitartez

(Amaitu da saioa…)

LIBURUA  Gerra txikia
IDAZLEA  Lander Garro

NOIZ  2017.eko ekainaren 7an
TENOREA  (1) 9.00 tik  (2) 13:45etik – 19.15era
NUN Hendaiako mediatekan

IRAKURLEAK 145 orotara

EKAINAK 7  GOIZEZ: 9etatik – 13etara ARRATSALDEZ: 14:00etatik – 19etara

STREAMINGez ZUZENEAN
Goizeko 9:00tik eta arratsaldeko 13:45ean

www.akelarre.eus

http://www.akelarre.eus/

Lander Garroren Gerra txikia zuzenean streaming bitartez 8. IRAKURRALDI publikoan

ORAIN ARTEKOA

Urtetik urtera sendotzen joan den ekimena da IRAKURRALDIA. Adin guzietako irakurleak bildu ditu eta hori arrakastaren oinarrietako bat izan da. Bestetik testu mota ezberdinei (olerki, eleberri, artikulu) lekua egin izanak, antolatzaileen egitekoa  zorroztu du dudarik gabe.  Eta azkenik,  iragan urteen esperientzia. Urte osoko lan plangintza jarraitu behar da: liburua hautatu, idazlearen adostasuna lortu, tokiak ziurtatu, dosierrak prestatu, diru laguntzat eta baimenak lortu, irakurleak bildu, prentsari berri eman, irakurketa eguneko jarraigoa antolatu. Lan serios guzti honengatik pentsatzen dugu IRAKURRALDIAK egina duela bere tokia Hendaiako kultur esparruan

IRAKURRALDI PUBLIKOAREN HELBURUAK

Hastapeneko helburua jendearengan euskaraz irakurtzeko zaletasuna kutsatzea eta adin guziak nahastea izan zen. Gero, euskal literaturaren obra bat ezagutaraztea eta idazlea ohoratzea, eta, nola ez, oihartzun mediatikoa eskeintzea. Esperientziak erakutsi digu ere, euskara ikasten dutenentzat plaza polita dela euskara emateko. Ez ditugu ahantzi behar, gero eta gehiago, liburua eskutan, irakurleak entzuten orenak pasatzen dituzten jende kopurua.  

Lander Garroren Gerra txikia zuzenean streaming bitartez 8. IRAKURRALDI publikoan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.