Gazteleraz azkarrago

Gazteleraz azkarrago

Azpiko bideo laburrean Alexia Castelo, PSEko legebiltzarkidea ageri da, batzorde bateko gainontzeko legebiltzarkideei gazteleraz egin dezaten eskatzen…

.

Gazteleraz egin dezatela eskatzen, baina kontuz, beti ere asko eskatzea ez bada, ahal den neurrian, inork eragozpenik ez badu, gauzak errazte aldera… “para que sea todo un poquito más rápido”; Sozialisten estiloan, inposaketarik gabe, noski!

EH Bilduk egin du salaketa, txio bidez, “egoera surrealistak” esaldiarekin batera. Tamalez, gutako askori surrealista baino ohikoa egiten zaigun egoera, eskolako bileratan edo auzoetako asanbladatan parte hartzen dugunontzat, bederen. Horregatik, goiko dokumentuari Lorea Agirrek, txio bidez honek ere, egin dion galderarekin bat egin eta erantzuna jakin nahi genuke, guk ere:

Gasteleraz azkarragoGazteleraz azkarrago
eh bildu, euskara, itzulpena, parlamentua, PSE

6 pentsamendu “Gazteleraz azkarrago”-ri buruz

  • Erakunde español bat da. Españolez egitea, normala.

  • Horrelakoen aurrean argumentuak prestatuta eduki behar dira, jarrera irmoa mantendu.eta beti, BETI euskaraz jarraitu. Bada garaia errespetu gutxi daukatenak beraiek direla kontura daitezen, bizitza guztia hemen eta hitz erdirik ez euskaraz

  • Eta jakin daiteke ordezkari aberttzaleak zergatik zuzentzen zaizkien erdaraz unionistei Gasteizko Legebiltzarrean, inork eskatu gabe ere?

  • Gasteizko Legebiltzarreko EH Bildu 2017-06-09 13:04

    Bai, Mikel Otero erantzun zuen. Eskegita dago youtube kanalean. Gainera, Legebiltzarreko Mahaiari kexa formala helaraziko diogu, Rebeka Ubera prestatzen ari den idazki baten bitartez.

    https://www.youtube.com/watch?v=DdB6Kzcyn5k

  • Gasteizko Legebiltzarreko EH Bildu 2017-06-09 13:18

    Kaixo!
    Erantzun zitzaion, bai, batzordeko presidenteari batzordean bertan. Eta orain Legebiltzarreko Mahaian idatzia aurkeztuko dugu kexa adierazteko eta gure ikuspuntua azaltzeko.Hon bideoa:
    https://www.youtube.com/watch?v=DdB6Kzcyn5k

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude