Hedabideen bidez manipulatzeko 10 estrategia (Noam Chomsky)

Katua telebista aurreanMasa hedabideak manipulazio tresna itzelak dira, nahiz eta gehienetan ez garen horretaz jabetzen. Hedabideen bidez botereak eta eliteek masa manipulatzeko erabiltzen dituzten hamar estrategia zerrendatu zituen Noam Chomsky hizkuntzalari eta filosofo estatubatuarrak. Erreparatu adi eta esan horietako zenbaten jabe zinen.

1. Distrazio teknika

Gizarte kontrolerako erabiltzeen den elementu nagusia distrazio estrategia da. Hau da, publikoaren atentzioa arazo garrantzitsuetatik eta elite ekonomiko eta politikoek erabakitako aldaketetatik aldentzean datza. Nola? Etengabeko distrazioen (kirola, mamirik gabeko fikzioa…) eta garrantzirik gabeko berrien bonbardaketarekin. Distrazioaren estrategia beharrezkoa da publikoak gai interesgarrienganako interesik ez izateko: zientzian, ekonomian, psikologian, neurobiologian eta zibernetikan.

2. Arazoak sortu eta ondoren irtenbideak eskaini

Metodo honek “arazoa-erreakzioa-soluzioa” ere du izena. Arazo bat sortzen da, aurreikusitako “egoera” baten aurrean publikoak nolabaiteko erreakzioa izan dezan, eta modu horretan, publikoak berak hartuko ditu botereak nahi duen soluzio hori hain justu. Adibidez: kale borroka piztea edo areagotzea, edota atentatu odoltsuak prestatzea, publikoak segurtasunaren aldeko legeak eta askatasunaren kaltetan doazen politikak eska ditzan. Edo krisi ekonomiko bat sortzea gizarte eskubideen atzerapena eta zerbitzu publikoen deuseztatzea beharrezko gaitz gisa onar dezaten.

3. Pixkanakakoaren estrategia

Gizarteak neurri onartezin bat onartu dezan, pixkanaka-pixkanaka, urtetan zehar, aplikatzen joatea besterik ez dago. Modu horretan ezarri ziren 1980 eta 1990 bitartean egoera sozioekonomiko berriak erabat (neoliberalismoa): gutxieneko estatua, pribatizazioak, prekarietatea, malgutasuna, langabezia tasa oso altuak, diru sarrera duinak ahalbidetzen ez dituzten soldatak… Aldaketa horiek guztiak aldi berean aplikatu izan balira, iraultza sortu izan zatekeen.

4.  Atzeratzearen estrategia

Herriak gustuko ez duen beste erabaki bat hartzeko “mingarri eta beharrezkotzat” aurkezte da; horrela, onartu egingo dute momentu horretan, eta etorkizunean aplikatu ahal izango da. Errazagoa da etorkizuneko sakrifizio bat onartzea momentuko bat baino. Lehenengo, esfortzua ez delako berehala egin behar, eta bigarrenik, masak, gauzak hobera egiteko esperantzarekin inozoki zain geratzeko joera dutelako, etorkizuneko sakrifizio hori ekidingarria izango delakoan. Modu horretan, publikoak denbora gehiago du aldaketaren ideiara ohitzeko eta etsipenean onartzeko momentu hori iristean.

5. Publikoari haurrei bezala hitz egitea

Publiko handiari zuzendutako publizitate gehienak haurrentzako argudio, diskurtso, pertsonaia eta intonazioak erabiltzen ditu, publikoa haurra edo adimen urritasuneko pertsona bailitzan. Publikoa geroz eta gehiago engainatu nahi den heinean, orduan eta tonu infantilagoa erabiltzen da.

6. Alderdi emozionala hausnarketarena baino gehiago erabiltzea

Teknika klasikoa da hau pertsonen analisi arrazionalean –eta azkenik zentzu kritikoan– zirkuitu laburra sortzeko. Bestalde, erregistro emozionalaren erabilerak publikoaren inkontzienteko ateak zabaltzen laguntzen du ideiak, nahiak eta beldurrak ezartzeko edota zenbait jokabide eragiteko.

7. Publikoa ezjakintasunean eta kaskarkerian izan.

Publikoak teknologia berriak edota bere kontrol eta esklabotzarako metodoak ulertzeko ezgai egin. Beheko klase sozialei emandako hezkuntza ahalik eta pobreena izan behar du, goiko eta beheko klase sozialen arteko ezjakintasun tartea handiagoa izan dadin.

8. Publikoa kaskarkeriarekin konforma dadin konbentzitu

Inozoa, arrunta, baldarra eta ezjakina izatea modan dagoela sinestaraztea.

9. Norberaren erruduntasuna indartu

Nor bere zorigaiztoaren errudun dela sinestarazi, norberaren ezjakintasunaren, gaitasun urriaren edo esfortzuaren ondorioz. Horrela, sistema ekonomikoaren aurka altxatu ordez, norbanakoak bere burua erruztatu eta balioa gutxitzen dio, egoera depresiboa sortuz eta ekintza oro erreprimituz. Eta ekintzarik gabe ez dago iraultzarik.

10. Gizabanakoa ondo ezagutu, norberak bere burua ezagutzen duen baino hobeto

Azken 50 urteetan, zientziaren aurrerapen azkarrak geroz eta tarte handiagoa sortu du publikoaren ezagupenaren eta elite nagusiaren artean. Biologia, neurobiologia eta psikologia aplikatuari esker, “sistemak” gizakiaren ezagutza aurreratua izan du, bai forma fisikoari zein psikologiari dagokionean. Sistemak gizabanako arrunta oso ondo ezagutzera iritsi da. Honek esan nahi du, kasu gehienetan, sistemak uste baino botere eta kontrol handiagoa eragiten duela gizabanakoengan, gizabanakoak berak baino gehiago.

 

 

gizartea, hedabideak, manipulazioa, Noam Chomsky

2 pentsamendu “Hedabideen bidez manipulatzeko 10 estrategia (Noam Chomsky)”-ri buruz

  • Oier Aranzabal

    Hemen aipamen bat egiten nien 10 puntuei. Bilatu begiak angulei.

  • Lehenengo eta behin, eskerrak Oier. Horrelako gaiak plazaratzearren.

    Bestalde, ustea dut hausnarrerako asti barik bizi garela, eta asti falta horren “arduradun” nagusiak gu geu garela, eguneko komunikabideez eta teknologia berriez baliatu beharrean gu geu aberasteko, horiek eragiten diguten zurrunbiloan sartzen gara, eta akabo. Zurrunbilo horretan murgilduta zeozer balioagarria egiten dugulakoan izaten gara, bizi-erritmoa eta pentsamendua indar horien eskuetan uzten dugularik.

    Horiek guztiak (komunikabideak, teknologia, liburuak eta abar) tresnak ditugu geure hobe beharrerako.

    Agur bero bat, Oier, eta ekin horrelakoak plazaratzen, nik neuk behintzat eskertzen dizut-eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude