Haurrentzako albumak sortzeko ETXEPARE SARIA 2022
Haurrentzako albumak sortzeko ETXEPARE SARIA 2022 –
1. Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira sari honetara. Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak.
2. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere.
3. Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean. Egileek nahi beste lan aurkez ditzakete.
4. Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte (bakarrik kontuan hartuko dira barneko orrialdeak). Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne).
5. Sari hau azken lau deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta arestian aipatutako baldintzak bete.
6. Lehiaketan parte hartzen dutenek albumaren maketa aurkeztu beharko dute. Lanak www.etxeparesaria.eus webgunearen bitartez aurkeztuko dira, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Aholkatzen da fitxategiek 20 mega baino gehiago ez izatea. Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete posta arrunt bidez epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten.
7. Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira. Lanak posta arrunt bidez bidaliz gero, lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen bio-bibliografikoa.
8. Lanak posta arrunt bidez bidaliz gero, helbide honetara bidaliko dira: ETXEPARE SARIA, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).
9. Obrak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 6an, ostiralean, itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2022ko ekainaren 30a izanen da.
10. Epaimahaia haur literaturan eta ilustrazioan adituak diren pertsonek osatuko dute, eta udal eta mankomunitate antolatzaileek izendatuko dute. Udal eta mankomunitate antolatzaileetako teknikari batek idazkari lanak eginen ditu (hitza izanen du, baina ez botorik). Pamielak izendatutako pertsonak egon daitezke epaimahaiak egiten dituen bilkuretan (hitza izanen dute, baina ez botorik). Ez da saririk emanen epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez badago. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.
11. Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa. Zergen atxikipena indarrean dagoen legediari jarraiki eginen da.
12. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz, eta argitalpenean Etxepare sariaren aipamena eginen da.
13. Saria eman eta hilabeteko epean originalak itzuliko zaizkio eskatzen dituenari. Epe hori igarota, eskatzen ez diren lanak suntsitu egingo dira. Denbora tarte horretan argitaletxeren batek aurkeztutako lanak ikusi nahi baditu, baimena eskatu beharko zaio aldez aurretik egileari.
14. Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzaren bat agertzen bada, epaimahaiak argituko du eta hark egiten ez badu udal eta mankomunitate antolatzaileek erabakiko dute. Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea dakar.
Antolatzaileak: Etxepare saria Nafarroako 22 toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez, antolatzen dute. Hona zerrenda:
Agoizko Udala
Antsoaingo Udala
Atarrabiako Udala
Barañaingo Udala
Baztango Udala
Berriobeitiko Udala
Berriozarko Udala
Bortzirietako Euskara Mank.
Burlatako Udala
Esteribarko Udala
Galar Zendeako Udala
Garesko Udala
Irantzu Mankomunitatea
Iruñeko Udala
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mank.
Lizarrako Udala
Malerrekako Mankomunitatea
Sakanako Mankomunitatea
Tafallako Udala
Uharteko Udala
Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak
Zizur Nagusiko Udala
Laguntzaileak: Pamiela argitaletxea eta Galtzagorri elkartea.
Babeslea: Nafarroako Gobernua – Euskarabidea.
Haurrentzako albumak sortzeko ETXEPARE SARIA 2022