Harkaitz Cano: “Idazle hau izateko Mikel Antzak bizi behar izan du bizi izan duen bizitza, eta ez beste bat”

Harkaitz Cano: “Idazle hau izateko Mikel Antzak bizi behar izan du bizi izan duen bizitza, eta ez beste bat” –

Harkaitz Cano: "Idazle hau izateko Mikel Antzak bizi behar izan du bizi izan duen bizitza, eta ez beste bat"

Gaur eguerdian, Donostiako Udal LIburutegian aurkeztu dute Mikel Antzaren nobela berria: Atzerri. Ohi baino jakinmin handiagoa piztu du argitalpen honen inguruko prentsaurrekoak. Susa argitaletxeko editore den Gorka Arresek eta Harkaitz Cano idazleak egin dituzte aurkezpen lanak, “ez baitut Atzerri-ren aurkezpenerako kartzelatik garaiz irtetea erdietsi”, Antzak berak audio baten bidez argitu duenez. Literatura, kartzela, ihesa, erbestea, klandestinitatea, amodioa… ei dira Atzerri nobelaren ardatz nagusiak.

“Idazle batek beste idazle bati kartzelarik ihes egiten lagundu zion behin. Idazle izateari utzi eta ekintza gizon bihurtu zen. Beste idazleak, ihes egiten lagundu zion hark, idazle izaten segitu zuen. Berak ez. Hainbat urte beranduago, idazle berberak bere buruari ihes egiten lagundu beharko dio kartzelatik. Nola? Ba idazle bezala berriro jaioz. Bere garaian bazterrean utzitako bidera itzultzen da eta bide hori atzeraka urratzen du. Orainetik, iraganetik, izan zenetik, izan ez zenetik elikatzen da eta beti literatura bidez”. Horrelako pasarteen bidez azaldu ditu Atzerri nobelaren inguruko xehetasunak Harkaitz Cano idazleak.

ETAko kide izateagatik sasian eta espetxean egon aurretik, hainbat narrazio argitaratu zituen Mikel Antzak 80ko urteetan. Urte askoren ondoren, Ospitalekoak nobela eman zuen argitara 2009an, artean espetxean zela idatzi zuena. Handik iritsi da Atzerri nobela ere. Harkaitz Canoren ustez, “beste idazle bat da. Liburu honen ondoriorik boteretsuena hori da: idazle hau izateko Mikel Antzak bizi behar izan duela bizi izan duen bizitza, eta ez beste bat”.

Atzerri, Mikel Antzaren ahotan

Mikel Antza idazleak berak hitz batzuk grabatu ditu Atzerri nobelari buruz eta hitz horiek entzuteko aukera izan dugu gaurko prentsaurrekoan. Bost minutuko iraupena du Lyon-Corbaisetik (Frantzia) igorritako grabazioak eta Susa argitaletxearen web orrian entzungai topatuko duzue. Bestela, hementxe duzue esteka zuzena:

Mikel Antza, Atzerri nobelaz hizketan

Hitzen Uberan CC by sa (jatorrizkoa)

Harkaitz Cano: “Idazle hau izateko Mikel Antzak bizi behar izan du bizi izan duen bizitza, eta ez beste bat”

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Harkaitz Cano: “Idazle hau izateko Mikel Antzak bizi behar izan du bizi izan duen bizitza, eta ez beste bat””-ri buruz

  • “Rafa Albisu Ezenarro”
    .
    “…Franco murió, se abrieron las cárceles, pero la falta de aire fue notoria para otros muchos jóvenes que no habían conocido la guerra ni el franquismo más descarnado. Entre ellos Mikel, el niño que trató a su padre a través de las rejas de la prisión de Soria. Mikel Albisu, Mikel Antza, como tantos otros bebió en primera persona las fuentes del compromiso. En casa. En 1985, con 24 años, se hizo clandestino. En 2004 fue detenido en Salies de Béarn junto a su compañera Xole Iparragirre. En diciembre de 2010 fue juzgado en París y condenado a 20 años. El día 12 de noviembre de 2012, Mikel será nuevamente juzgado en París, 51 años después de aquel primer Consejo de Guerra que llevó a su padre, ayer fallecido, a prisión.
    .
    La vida no tiene descansos, pero la historia, a veces, parece un bucle infinito”
    .
    Iñaki Egaña. http://www.lahaine.org/index.php?p=64873