Hainbat hitzaldi antolatu ditu UEUk Baiona, Bilbo eta Iruñean #saretu
Hainbat hitzaldi antolatu ditu UEUk Baiona, Bilbo eta Iruñean #saretu
Udako Ikastaroak girotze aldera, hitzaldi-sorta antolatu du UEUk ekainean Baiona, Bilbo eta Iruñean. Hitzaldi guztiak irekiak eta doanekoak dira. #UI42 #saretuz
BILBO
Zenbat Gara elkartearekin lankidetzan.
Tokia: Bilboko Kafe Antzokian.
- Ekainak 11 — Ordua: 11:30 — Hitzaldia: Espioitza masiboa egiten digute, zergatik ote? — Hizlaria: Jesus Ibañez, UPV/EHUko irakaslea.
- Ekainak 11 — Ordua: 16:30 — Hitzaldia: Eta bat-batean… gorputza (gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldiak) bertsolaritzan. — Hizlaria: Uxue Alberdi, kazetaria, idazlea eta bertsolaria.
- Ekainak 24 — Ordua: 18:30 — Hitzaldia: Elikadura burujabetza, zer da, ze aukera daude eta nola bideratu Euskal Herrian. — Hizlaria: Marijo Imaz, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
IRUÑEA
Katakrak elkartearekin lankidetzan.
Tokia: Katakrak elkartearen egoitzan.
- Ekainak 16 — Ordua: 19:00 — Hitzaldia: Poesia feminismotik irakurtzen. — Hizlaria: Kattalin Miner, kazetaria eta militante feminista.
- Ekainak 26 — Ordua: 19:00 — Hitzaldia: Gorputz jipoituak genero indarkeriaren sinedoke. — Hizlaria: Gema Lasarte, UPV/EHUko irakaslea.
BAIONA
Elekatu/Elikatu eta Baionako Euskal Museoarekin lankidetzan.
Tokia: Euskal Museoan.
- Ekainak 19 — Ordua: 19:00 — Hitzaldia: Gerra propaganda Lehen Mundu Gerran: Raemaekersen marrazkiak. — Hizlaria: Ismael Manterola, Arte Historian doktorea, UPV/EHUko irakaslea, UEUko kidea.