Baserri eguna 6. edizioa: Larreak eta artzainak Ekainak 15ean

Baserri eguna 6. edizioa: Larreak eta artzainak Ekainak 15ean

Igartubeiti Baserri Museoak Larreak eta artzainak Baserri Egunaren 6. edizioa antolatu du ekainak 15erako, 11:30etatik aurrera. Seigarren edizioa artzaintzari eskainiko zaio, bere sustraiak ohitura zaharrenetan hondoratutako zereginari, baina denboraren poderioz, betirako desagertzeko zorian dagoena, ingurumenarekiko ohiko modu errespetagarrian behintzat.

Jardueren egitaraua:
11:30
Artzaina erakusketaren inaugurazioa
Aurkezpena: Iñaki Vergara / Ion Orzaiz
Iñaki Vergara argazkilariaren 60 irudien bitartez eta Ion Orzaiz kazetariaren testuen bitartez, tradiziozko artzainaren bizitzara hurbiltzen gara: transhumantzia, mendiko egunerokotasuna, gazta egitea eta erditzeen garaia.
Zenbait urteren lanaren fruitua da erakusketa hau, eta baita Artzaina, tradizioari lotutako bizitza izeneko liburua ere.

12:00-13:00
Artzantza Euskal Herrian, Fermin Leizaolaren solasaldi-bisita.
Artzantzaren ohituraren inguruko ibilbidea, heztearen hastapenetik, artzain eraikuntzak, transhumantzia motak, larreratzen diren animaliak, artzain produktuak, sinesmenak eta babes elementuak eta abar.

12:30-13:30
Idiazabal gaztaren kata gidatua- Ahosabai guztientzako atsegina izango den esperientzia!
Familientzako dastaketa Igor Zeberioren eskutik.
Zatoz eta dasta itzazu 4 Idiazabal gazta ezberdin eta gazta bakoitzaren ezaugarriak bereizten ikasiko duzu, besteak beste: itxura, azala, kolorea, begiak, usaia, egitura, zaporea eta arragustua.
Ordiziako D’Elikatuz Zentroarekin eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroarekin elkarlanean.
Izena eman igartubeiti@gipuzkoa.net-en edo/eta 943 72 29 78 telefonoan.

13:30-14:15
Guraizaz eta makinaz ardiei ilea mozteko erakustaldia.
Jose Etxezarreta artzainak 6 ardiei ilea moztuko die guraizaz eta makinaz.

14:30
Bazkari herrikoia
Artzain ogi mamiak, arkumea, mamia, gazta
Menua: 5€
Umeentzako menua: 3€

16:00
Mixel Etxekopart-en kontzertua
Xirula eta ttun-ttuna, klarinetea, flautak, ahotsa eta kantua, alboka, txistua, artzantza soinuak.
Musika eta ohitura, naturaren erritmo eta soinuetara lotzen gaituzten oroimenak eta sentzasioak, gure sustraiak eta nortasuna gogoraraziz.

Baserri eguna 6. edizioa: Larreak eta artzainak Ekainak 15ean
artzaintza, baserri eguna, baserria, Igartubeiti, museoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude