Jaio da H28: aldizkari saretirikoa
#JeSuisCharlie eta NOWka gabiltzala salatu eta “in Basque” sortu berri dute aldizkari satirikoa -barka, saretirikoa-, marrazkilari kuadrilak H28 du izena. Sarean zabalduko omen dute doan, hilabetean behin. Twitter kontua ere badute, eta jarraitzaile andanarekin dagoeneko.
Marrazkilari taldea (oraingoz) osatzen dutenak, honako elementuak omen dira. Baina h28aldizkaria@gmail.com helbidean ekarpenak jasotzeko prest daude.
Lehen alean Je Suis Charlie afera, Syrizaren garaipena, Sautrela (tela…), eta beste hainbat konturi eman diote astindua, baina gehiago jakin nahiez gero, lehen alea begiratzea duzu onena. Paperari ez, baina pantailari izan behar ote diogu beldur? Tweets by @H28aldizkaria
Jexuxito enpalmatuta, ausarta! Jaungoikua Hitlerrekin ostiatxarreko aurpegiarekin, a ze transgesorea! Eta Mahoma, non agertzen da? Zer, Asisko eta konpainia, hobe al da zubi batzuk ez zeharkatzea?
Guztiz ados zurekin, Berdabio. Negargarria, batarekin sartzeko ausardiarik ez eta bestearekin sartu, betiko irtenbide erraza. A ze maloteak. Hauek ez dira “Charlie Hebdo”koen zapaten takoietara ere iristen. Ze herri akojonatua bihurtu geran.
Hitz batean laburbiltzeko:
ETZEKATEKPOTRORIK
Ba niri oso normala iruditzen zait. Inoiz akojonatzen ez dena oso elementu bitxia da…
Euskararen aldeko taliban batzuk baleude, ergatiboari buruz bromak eginez gero jendea tirokatzen arituko litzatekeena, oso normala irudituko litzaidake Mitxelena XVI.ari buruzko ezer ez argitaratzea. Eta nik behintzat ez nioke ezer aurpegiratuko nori eta marrazkigileari.