Hipster izateko nolako mugikorra behar duzu?

hipster
Hipsterismoa dokierki zabaldu da Euskal Herrian ere. Cool izatea eta euskal izatea bateragarriak direla abestu du Mursegok. ‘Eusnob’-a izateaz hain zuzen ere. Eta cooltureten usadioak aztertuz, ikerketa xehea eginaz, artikulu honetan bildu nahi izan ditut, benetako hipsterra izateko behar duzun mugikorraren ezaugarriak.

1- Sistema eragilea eta itxura

Hasteko eta behin, ahaztu Android sistema eragilea duten gailuak. Android ez izatea da lehenengo balditza, sinecuanon bete beharrekoa, zinezko bazterreko hipster bat izateko. Windows 8-ak balio du, baina, sindudarik gabe, egokiena Apple etxeko Iphone bat izatea da. Nola bestela? Berdin dio modeloak. Zorro fosforitoak debekatuta daude, hori choni eta canientzako.

2- Applikazio hipsterrak

Instagram: Jatetxe bikain eta trendy horretan 25 euroko menua ordaintzeak zertarako balio du, gero ezin baduzu zure lagunekin argazki retro bat partekatu? Polaroid formatua imitatzen du Instagramek, eta ziur izan zure lagunek bihotz ugari oparituko dizkizutela argazki ederrak igotzen dituzunean.

Snapseed: “Baina nola ateratzen ditu hain argazki ederrak neska/mutil horrek?”, zeure buruari eginen diozu galdera. Instagramen laguntzaile gisa hipster orok darabil Snapseed argazkiak politt politt jartzeko. Hori da euscool ororen sekretua, inork baino argazki definituagoak argitaratzeko.

Shazaam: Inoiz gertatu al zaizu lagun batek taberna ertzean, “ze txuloa 80. hamarkadako pieza hau. Gustatzen The Pastels, ezta? Zein duk disko honetako abestirik ederrena hire ustez?” esatea, eta tonto’l nabo aurpegiarekin geratzea. Bada, Shazaam aplikazioarekin klik batean jakingo duzu tabernan entzuten ari zaren abestia zeinena den, zer diskotakoa eta ze kontestutan konposatu zuen autoreak. Bikaina BBK Livera edo Kutxa Kulturrera joateko 😉

Badok: Argi eta garbi geratu da. Euskal Herrian hipsterra izateko euskaraz jakin beharra dago. Castellanoa mainstream da. Eta euskal musikako azken berritasunen berri izateko, ezinbestekoa da Badok.info atariaren aplikazioa mugikorrean izatea. Utikan Bukowsky Berri Txarraki loreak bota, baina, Badok App-a instalatu gabe duen hori!

Facebook: Aplikazio hau debekatuta dago. Erabili behar baduzu, ezkutuan erabili.

Twitter: Twitter ere mainstream bihurtu da jada, baina edozein hipsterrek lizentzia har dezake, noski, twitter mugikorrean izateko.

Fog of World: Hipster bidaiarienek bai ala bai izan behar duten aplikazioa. Bidaiatzen zabiltzala taberna, denda, zulo eta plaza cool berriak ezagutzeko parada ematen duen app-a. Askotan informazio ugari kontsumitzen dugu, eta ez gara lekuok oroitzeko gai… Fog of World-ek lagunduko digu honetan ziur.

3- Ondorioa

Ondorioa lagunok, egiazki, eta ironia alde batera utzita… benetako hipsterra izateko, mugikorrik ez zenukeela eduki behar. Telefono finkotik deitu behar zenioke lagunei, garai batean bezala. Edo zuzen zuzenean kontzertu, festa eta abarretara joan, haiekin topo egiteko. Denok pasiatzera, elkar ikusi eta ukitzera. Bada garaia-eta.

euscool, eusnob, hipster, mobila, mugikorra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude