Diasporaren Gutunen III. Literatura Lehiaketara aurkezteko epea urtarrilaren 20 arte
Diasporaren Gutunen III. Literatura Lehiaketa
…
Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen III. Literatura Lehiaketa antolatzen dute.
.
Valentziako Euskal Etxeeen lehenengo helburua Euskara bultzatzea da; euskara klaseak, zinema, hitzaldiak, eztabaidak eta topaketak, beste batzuen artean, orain arte egindako ekitaldiak guztiak helburu berbera dutelarik.
.
Duela bi urte, beste pausu aurrerago eman nahi genuen Diasporaren Gutunen I. Literatura Lehiaketarekin. Emaitza oso ona izan zen eta lehiaketarekin jarraitzea erabaki genuen. Lehiaketa parte hartu nahi duten guztiei irekita egongo da; bereziki gurean eta beste Euskal Etxeetan euskara ikasten ari direneei.
.
Anima zaitezte parte hartzeko…
.
Euskal Herrian Euskaraz!
.
…
Hona hemen oinarriak:
1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da). Bestaldetik, ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.
.
2. Luzera, gehienez, 2 orrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra Arial, 12 neurria izan behar du. Gai askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.
.
3. Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu:
A.- Euskara ikasten ari diren pertsoneentzat
B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat
.
4. Lanak posta elektronikaren bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere.
.
5. Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian:
“Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta bidez bidali daitezke ere. Hurrengo helbidetara: Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos). Aurkezteko epea 2016ko Urtarrilaren 20an amaituko da.
.
6. Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek, Euskaltzaleok Euskal Etxea eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroen partaideez osatuta egongo da.
.
7. Epaimahaiaren irizpidea apelezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.
.
8. Saria Liburu-sorta euskaraz izango da, bi modalitateetan.
.
9. Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da, Euskaltzaleok Euskal Etxearen elkartean, Racó de la Corbellan, Urtarrilaren 29ean.
.
10. Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.
.
11. Irabazten ez duten lanak suntzituak izango dira. Irabazten duen gutunek lehiaketaren
batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.
.