Zuhaitz eroriari, denok egur

zuhaitz eroriari, denok egur

 

“Zuhaitz eroriari, orok egur”, dio esaera zaharrak eta atzokoa ikusita aizkolari lanetan ibiltzeko hamaika argudio egonda ere, oraingo honetan arotz ibiltzeko beharrezkoa delakoan nago.

Partitokrazia (zorionez) krisian dagoen hauetan, ezker independentistak gaitz horren aje guztiak barneratu ditu. Mugimendu taktiko guztiak politikari profesionalen begietatik egin dira eta oinarri sozialarekiko amildegi bat ireki da.

Espainiako hauteskundeetan gertatu berri dena, besteak beste, horrela uler daiteke, baina, noski inondik inora ez da faktore bakarra.

Zenbait belaunalditan eta zenbait sektore soziopolitiko eta kulturaletan, nirea barne, ezinezkoa da Madrilen jaio den alderdi politiko bati bozka ematea, aitzitik, askoz tentagarriagoa izan liteke, ziuraski abestenziora jotzea. Haatik, beste zenbait girotan, beste belaunaldi batzuetan, epe laburreko emaitzen araberako mugimenduak egitea ez da horren arrotza. Bizitzaren eta jardun kulturalaren arloetan horren zabaldua dagoen jarrera eklektikoa eta dinamikoa lerroketa politikoetara ere iritsi da-eta.

Ezker independentistak ulertu egin behar du. Oinarria berraktibatu egin behar da. Gehiago esango nuke, boterea (ahalmena) oinarriari eman behar zaio, demokrazia erradikala egitura politikoetan hasten da, hazian zuhaitza baitago.

Zuhaitz eroriaren haziak landa ditzagun, ezkerreko Herritar Batasuna independentista, antikapitalista, partehartzailea, gardena, anitza, desobedientea, oinarri sozialaren lan-boluntarioak sustatuta…etapa bat erreta, ezker independentista berrasmatzeko garaia da. Eraldaketa eskura.

zuhaitz eroriari, denok egur

Donostiarra Pasaiaratua.

15 pentsamendu “Zuhaitz eroriari, denok egur”-ri buruz

  • Ezker Batua EAJrekin gobernatu ondoren eta PSE PPrekin gobernatu ondoren, ezkertiarrek EH Bildun ikusi zuten EAEko alderdi ezkertiar fidagarri bezala, baina Ahal dugu agertu eta ezkertiar ez independentistek Bildu laga eta Ahal Dugu-ri eman diote haien botoa.

    Bilbo Handia, Donostia, Irun, Eibar, Gasteiz… izan dira Ahal Dugu-k bozka gehiago izan duten zonaldeak, hau da, espainiarzale, populazioa tasa handia eta erdaldun gehiago dauden lekuetan. Boto independentista herri txikietan nagusi izan da.

  • Ezkerreko abertzale askotxok eman dio bozka oraingoan Podemosi. Ustekabe dexente hartu dut egunotan. Ezker abertzalearen beherakada orokorra izan da, eskualde eta herrialde guztietan gertatu da. Ezker abertzaleak ez du ilusiorik sortzen eta zaharkituta ageri da herritar askoren begietara. EA, Aralar eta Alternativa hilotzak dira dagoeneko, eta zerrendek alderdiarteko puzzlea dirudite. Gehi egiozu horri, aurreko urteetan Batasunak-eta garatutako molde erasokor indiskriminatuak, eta hara, ezkerreko talde ez beste batzuk bezain españolista agertzea nahikoa izan da, jende askok bozka bertara bideratzeko.
    Hobe luke ezker abertzaleak hausnarketari patxadaz heldu.

  • Hiltzen Hil 2015-12-21 22:57

    Horrela ere ez duzue ikasiko independentista ez-abertzaleek, hau da, ilusiozko”eraldaketa soziala” burutzeko independentzia tresna gisa nahi duzuten seudo-marxistek. Benetako abertzaletasunik gabeko independentismoaren ondorio logikoa hutsean amaitzea da, eta zuen independentismo deskafeinatu progre horretan sakonduz gero horrela amaituko duzue, hutsaren urrengoak, eta podemiten atzetik.

  • Peru Dulantz 2015-12-22 10:59

    Nik hauteskunde hauetan 2008ko orokorretan ikusi nuen giro berbera ikusi dut. Orduan ere neure familia osoa zegoen Madrilgo politikari begira, erabat, La Sexta eta enparauen bidez. Orduan Zapatero eta bere bekaina ziren PPri eta Espainiako eskuin beldurgarriari aurre egiten zion bakarra. Ni neu harrituta: “baina, PSOEri eman behar diozue botoa?”. Baita eman ere! Hauteskunde haietan Zapaterok izugarrizko bot kopurua lortu zuen Hego Euskal Herrian, oraingoetan Podemosek eta PSOEk lortu dituztenak bezainbeste. Eta hori da arazoa, gure gizartearen zati handi bat Espainari begira bizida, eta Espainiako hedabideetatik edaten du.

  • Uste (eta batzuk nahi) baino askoz espainolagoak gara, lagunok.

    Eta belaunaldi gazteak, akaso desideologizatuagoak edo, akaso berrideologizatuak, desberdinak nolanahi den, beste garai bati dagozkion muga lausoagoetan mugitzen dira, bai hizkuntza arloan, bai muga politikoetan, bai muga fisikoetan.

  • Nik eztet ulertzen abertzaletzat bere burua duen inor, talde Espainiar bati ematea bozka, hau erranda, len ta orain gertatzen dan gauza da, gehio etorkin Espainiarrak dauden lekuetan.
    Hoiek ere mugitzen dituzte “abertzale” batzuk, talde Espainiarrei bozka ematera, hori ta Espainia ta Frantziako ikus entzunezkoak direla garaile ta askogatik EHn ere.
    Espero zituztenak baino txarragoak direla emaitzak? Bai, baina hau baino txarragoak izan dira Espainiako gortetarako hauteskundeetan ere.

    Gazteak desideoligizatuago daudela orokorrean nitzako ere egia da.
    Lanean ikusten dut, nun gaztetxoak, amarekin bizitzen direnak, beraien eskubideengatik borrokatzeko gutxien egiten dutenak direla.

    Halare, ikusten danean PODEMOSi bozka ematea absurdoa dela jendea berdin berdin Espainia bozkatzen jarraituko du.
    Bozkak abertzaleentzako behar ziran ta gero EHrengatik zerbait egitekotan badaude PODEMOSekoek boz hoiek izango zituzten.
    Orain boz hoiek dohainik dituzte aldez aurretik ta ezertako, PPSOEren artean bozen %61a dutelako ta Ciudadanosekin %71.

    Gero dago ezker abertzaleak kalea, mobilizazioak, ta arlo sozialean alboan utzi duen memelkeri hori , ta POSEMOSek hortaz arduratu dela gehio.
    Kandidatu ta proposamenk entzunda nitun lenotik ta hori zuzenean jendea sinisten ari duen asmakizuna da.

    Herri hontan, talde politikoetaz arituta, gehien burrukatu ta burrukatzen direnak ta alde haundiarkein IAkoak izan dira, len ta orain, proposamen aurrerakoienak, EHBilduk egin ditu ez PODEMOSek, gainera PODEMOSek, atzera egin du gauz mordoetan.
    Baina PODEMOS , ikus entzunezko Espainiatar guztietan daude aldiro ta EHBildu ez, gainera bata ta besteari ateratzen diotena arras ezberdina da, EHBilduk proposamen izugarri ona egiten badu, edo ez da ia inun agertuko edo deformatua agertzen da.
    Ta jada hitzegiten badegu, PODEMOSekoak egin dutenari buru, MOMENTUZ EZ DUTE EZER EGIN.
    Batzuk diote gai sozialetaz ta jendeataz gehio arduratu direla.
    Jendetaz gehio arduratu direla? Pagotxa izan behar da gero edo desinformatua egon hori errateko.

    Bitartean kaleak hustu dira, protestak gutxitu (nahiz ta egon)…

    Nor azaldu zan sutuski -kutxabanken pribatizazioaren aurka? EHBildu ez PODEMOS nahiz ta kontra egon.
    AHTan? EHBildukoak, kartzelarekin ordaindu dute ere.
    Laguntza sozialetan? EHBildu egin du gehio, gehio Giouzkoa kudeatzen zunean, baina jendeari bost axola izan zaizkio datu gehienetan EHBildren zenbakiak besteean baino askoz gainetik izatea.

    Nahi duten autokritika egiteko, nik nahiago ditut bozkak galdu, ez naizen zeozer zerbaiten bihurtu baino.

    • Oiartzun eta Usurbil bezalako herrietan ere Podemosek %20 bat lortu du. Faktoreak fin-fin aztertu beharko dira.

      Gaur bertan aspaldiko kide eta lagun batekin ari naiz hizketan, belaunaldi berrietan eman diren aldaketak ez ditugu behar bezala ulertzen.

      Bestalde, Josebak ondo dio, uste (eta nahi) baino askoz espaiñolagoa da Hego Euskal Herria, eta batik bat oso erdalduna da gure jendartea, erderaz mintzo dira eta erderaz pentsatzen dute eta hortaz telebistatik iristen diren izar mediatiko batzuen solasa ez zaie horren arrotza egiten.

      • Peru Dulantz 2015-12-22 15:06

        Berriz diot, hauteskunde hauek sekulako paralelismoa dute 2008ko orokorrekin; orduan, Usurbilen, Zapaterok botoen % 33 lortu zuen, eta Oiartzunen % 24.

  • Iker Junditz 2015-12-22 21:15

    Euskal herri euskaldun , komunal,ekologiko eta katxondoak tiroi gutxi eukiko du , baina nere ideala da. Nere praktikaren iparorratza .

    Ta ustet EH Bilduren egitasmoak asko lagundu dezakeela nere gustozko ideal hau nolabaitteko gogozko norma orokorra bihurtzeko.

    Baina gaur egungo euskal herriko jendartearen nahiak hortik ez dijuaztela dirudi .Tira, neurri handi batean .

    Ustet ez degula etsi behar . Berasmatu , ekin , sortu , borroka egin , altxa. Bihotzez eta buruaz. Kontrakorrentera, beti bezala ; baina hobeto.

    Baina ustet merezi duela kontrakorrentera joatea.

  • Kontuak oso modu linealean egiten ditugu. Lehen batzuei bozka ematen zietenek, orain beste batzuei tropelean eman dietela ondorioztatzea xinple samarra iruditzen zait. Podemosi bozka ematen dion jende batzuk abertzaleak eta ezkerrekoak dira, bai, baina gehienak oso espainiazaleak, asko IUtik edo PSOEtik datozenak, eta beste asko, sekula bozkarik eman ez dutenak, telebistak saldutako alderdi puruaren irudia mastekatu gabe irentsi dutenak.
    Hari honi lotuz, lehen ezker abertzaleari bozka ematen zion jende askotxo dago, ni neu barne, egun jada ematen ez diona, eta etxean geratu, edo bozka baliogabea, edo zuria ematen duena. Bestelako ezker abertzale bat nahi lukeena eta inondik ere ikusten ez duena. Autoritarismotik, manikeismotik eta alderdien arteko kromo truketik urrun, dinosauroen kanposantu izateari utzi eta herritarrengandik gertuago legokeen ezker abertzalea. Baina tira, Ezker abertzaleari dagokio hausnarketa.

    • Peru Dulantz 2015-12-23 13:40

      Posemosek botoak lortu ditu inoiz alderdi estatalistek botorik jaso ez duten herri euskaldun txikietan ere, hor argi dago Ezker Abertzalearena zen botoa eskuratu dutela, baita PNVren boto batzuk ere.

  • Pello Kirten 2015-12-23 13:28

    Ez dakit Podemosi ezkerreko abertzale askok eman dion botoa, bai ziur aski ezkerreko ez abertzale, edo ez oso abertzale, den askok; hau da 2011ko hauteskundeetan Amaiurri babesa emateko hautua egin zuen jende askok.

  • Podemos-i Euskal Herrian, independentzia zaleak ez diren pertsonek ere eman diote bozka. Donostiako udaletxean EAJ-ri bozka emandako jendeak ere bozkatu dio Podemos-i azkenengo auteskunde español hauetan.