Gorroto ditut

images7.jpg
Bai, gorroto itzela diet euskaraz aspaldion euskaldun finen artean txertatu zaizkigun bi esamolderi (eta gehiagori ere bai). Bat SUPOSATU da. Suposatu gora eta suposatu behera, ematen du ez dagoela moderno izaterik suposatu hitz hain zatarra esan gaberik. Hala ere, suposatzen dut esan ohi den guztietan aurki daiteke baliokide askozaz jator eta ederragoa: uste dut, pentsatzen dut, esango nuke, iruditzen zait… Eta horrek suposatzen du, eta abarretan ere, badira egokiagoak: horrek ondoren dakar, esan nahi du, ematen digu… Beste gailu gorrotagarria di-da batean da. En un ti-ta, alegia. Nik beti neukan entzunda, di-da etorri zen, di-da egin zuen… Batean hori haizeak eraman ahal baleza!

(Beste bat ere gorroatzen dut: bistadizoa). (Eta beste bat, eta beste bat…)

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

7 pentsamendu “Gorroto ditut”-ri buruz

  • Di-da batean idazteak zer suposatzen du blog honetan?

  • Bistadizo bat botako zioat hireari, ikasteko. Suposatzen diat hi bezalako pionero fin baten irakaspenak di-da batean jasoko ditudala, mon ami.

  • Nire ekarpena, fobia pertsonala: kokatu eta kokapena. “Elgoibar Gipuzkoan kokatuta dago”. Ai ama!

  • Niri ilea lazten zait oraindik “normalki” entzuten dudanean baina, euskaltegiko irakaslea izanik, “suposatu” dezakezue zelakoak entzuten ditudan egun batean bai eta bestean ere bai…
    Dexente gorrotatzen dut honako hau ere: “-t(z)erakoan”en erabilera gehiegizkoa, batzuetan -t(z)ean-en ordain oker gisa eta besteetan edozein esaldi denborazko adierazteko, besterik egongo ez balitz legez.
    Eta beste asko…

  • weissmuller 2007-03-28 18:02

    “ekidin” (“ekiditeko”, etab.) entzuten dudan bakoitzean potroak patatapure formakoak jartzen zaizkit.

  • Eta gaur egun danok “pairatzen” dauiela? Izan be, dana da pairamena. Bueno, pairamena eta gauzak burutzea.

  • “uztartu” hitza irakurtzen dudanean prentsa titular batean, ez dut aurrera jarraitzen.
    Lehen kazetaritza falkultatean “eklektiko” hitza erakusten omen zuten, artista guztiak ziren eklektikoak, orain “uztartu” erakutsiko dute, eta artista guztiek uztartzen dute halakoa eta bestelakoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude