Gorka Urbizu La Resistencia saioan
Gorka Urbizu La Resistencia saioan –
Gorka Urbizu egon da bart David Broncano aurkezle duen eta Movistar+ek emititzen duen umorezko “La Resistencia” telebista saioan. Bankuan zenbat diru duen kontatu du, euren disko binilo gorria erakutsi, Nantes-en zale bakarren aurrean jo zutenekoa kontatu, Beyoncé-ren anekdota bat, eta parre dexente egin berak eta guztiok ordu erdi inguruko elkarrizketan. Hemen ikusi nahi baduzu. Sakontasunetan sartu gabe, hemendik kanpo Gorka eta Berri txarrak nola ikusten eta irudikatzen duten jakiteko balio izan zidala ere pentsatu nuen…
[…] Aste huntan Berrik Txarrak taldeko Gorka Urbizu, Moviestar kateko La Resistencia saioan elkarrizketatu zuten. Txiolandian hainbat alditan ikusi neban elkarrizketa aipatuta eta zapatuan Zuzeu-n IonInor-en sarrera hunta iritsi nintzen: https://zuzeu.eus/kultura/gorka-urbizu-la-resistencia-saioan/ […]
Elkarrizketa honen harira, Ane Fernandezek gogoeta hau egin zuen: “Ez dot gatxera esaten, baine euskaraz zientoka elkarrizketa ikusita, Gorka Urbizuren beste irudi bet neban, apur bet sosoago, serioago eta hotzaua modun… ta konturatu naiz euskaraz eitten dizen elkarrizketa motagattik dela. Elkarrizketa “serioak” edo, ez dauz txarto, baine bai faltan botatzen dotazela euskaraz, umoretik, entretenimenduttik, showetik,… eitten dizen elkarrizketak. Herri Txikin bai, eitten dizela elkarrizketak umoretik, baine kasu huntan herritarrak dira xelebreak, ez da elkarrizketa bera xelebrea”.
Hementxe duzue gogoeta: http://blogak.gaztezulo.eus/erantzuidazu-mundu-honetakoa-naizen-ala-ez/2018/05/14/elkarrizketak-telebistan/
Amuari irentsi eta ni ere gogoeta egiten hasi naiz. Hemen duzue nirea: http://www.katxonderstan.eus/2018/05/ez-dot-gatxera-esaten-baine-euskaraz.html
Eztabaidatzeko prest.
Kaixo Zuzeu, zergatik ezabatu da artikulu honetan neukan iruzkina?
Inork ez dizu ezer borratu Mikelats… Beste sarreran egin zenuen iruzkina ezta? Borja Cobeaga eta Gorka Urbizu 2 sarrera ezberdin dira… https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/borja-cobeaga-la-resistencia-saioan/#iruzkinak
Arrazoi duzu! Barka nahasmena, eta eskerrik asko argitzeagatik!
Dena den, kritika bera egiteko probestuko dut iruzkin hau. Erabat euskaldun den eztabaidarako webgune ia bakarra erdarazko ikusentzunezkoekin betetzeak on baino kalte gehiago egiten duelakoan nago, sarrerak irizpide gehiagorekin egitearen aldekoa naiz. Zain dezagun Zuzeu!