Goizueta erre zenekoa

NTAxNg==

Perurenak 1555. urtean gertatutako sutea ikertu du, beste batzuri utzi die berak idatzitakoa lan baterako, baina “Kontua da, neure defentsan argitara nahiko nukeela artikulu hau, lan baterako utzi beste batzuei, eta nireaz ederki profitatu bai, baina, nire meriturik aipatu ere egiten ez dutelakotz. Hor bialtzen dizuet…”

Mindurik ageri da Perurena luzatu digun gutunean: “Hori oraingo larrialdia, lehenbailen ateratzea nahiko nukeena bere faksimial eta Goizuetako argazki  zahar eta guzi”.

Eta  horretarako ere bagaude ZuZeun, zer demonio! Oraindik ez dakigu nork egin dion Perurenari trastada, eta gauzak nola gertatu diren ere ez dakigu xuxen-xuxen,  baina laguna behin eskean etorri eta ezingo diogu ba babesik ukatu! 

Sarrera honexen azpian  aurkituko duzu bere lana osorik pdfan Goizueta (1555): 25 etxe eta Malene erre du idazpurua.  Hementxe dituzu halaber igorri dizkigun bi argazkiak eta gure aldetiko aitorpen bat ere bai: kontakizunaren hastapena asko gustatu bazaigu, hura adina  zaigu laket jarraipena ere:

“Egunero bezalatsu, paseoan omen zebiltzan hiru Joanak ere: «Deskarga» apeza, «Arano» tratalaria eta «Ostatukoa». Sua bistatu bezain pronto ezkiltorrera igo omen zen Deskarga jauna, eta lauak aldean hasi eta, hamarren bat minutuz, isildu gabe aritu suezkilak jotzen, eta ordu beteren buruko ehunda gehiago gizon bildu arazi omen zituen sua itzaltzera inguruko burnioletatik eta Aranotik. Eta baita sutea menderatuxe ere laster. Etxe guziak egurrezkoak izatean, herri guzia kizkaliko baitzen, bestela, aitaren semearen egite ordurako!…

Hilabete lehenago, berriz, Maleneko Basilika kizkali omen zitzaien, eta hura ere ordu beretsuan, buruileko San Miel egunez herriko elizan jende guzia bezperetan zela. Badirudi hereje erdieroren batek ongi ikasia zeukala gaitzordua. Biztu zuenak biztu zuela, harako Enrike IV.aren ateraldi ezagun hura etorri zait burura. Honela dakar Goizuetako etxe zaharren balioa inork bezain ongi goratu zuen Joaquín de Yrizar arkitekto jaunak…”

Gehiago nahi izatera, azpiko pdfan daukazu aukera

 

NTAxNw==

 

HTML Kodea

Irudia | Goizueta 1959an, ni sortu eta laxter erre nintzena | P.P. | LGPL
Irudia | Erregearen agiria | P.P. | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.