Gora banderak! (baita iphonean ere)

Antzeko egoera politikoan bizi diren herriei buruzko jakinmina asetzeko balio dezakeen aplikazioa da “Rising Flags”. Mundu osoan estaturik ez duten nazioen banderak pilatu ditu Kataluniako Vilaweb egunkariak argitaratutako aplikazioak. “Mundu berri bat ezagutzeko azken helmuga” da haien hitzetan aplikazioa.1,59 euro balio du. 

                     NTAwMw==                   

Sarean badira estaturik gabeko nazioen gaia jorratzen duten hainbat orrialde, interesgarrienetakoa Eurominority izenekoa. Nazioei buruzko informazioa eskaintzen du eta zenbait poster osatu, koloretsu eta ikusgarri saltzen dituzte: Europako hizkuntzak, Europako nazioak eta Munduko herriak.

                                   NTAwNQ==                                    

“Peuples en lutte” orriak autodeterminazioaren alde dauden herrien informazioa biltzen du frantzieraz, baita bideoak ere.

Interneteko baliabide hauekin (eta Wikipediaren laguntzaz) estaturik gabeko nazioei buruzko ideia gehiago izateko aitzakia gutxiago izango dira. 

Amaitzeko, TV3eko APM saioaren bideo bat Kataluniaren independentziak Espainian ekarriko lituzkeen ondorioei buruz:

HTML Kodea

Irudia | Rising Flags aplikazioa | Vilaweb | Creative Commons By SA
Irudia | Eurominorityko mapa interaktiboa | Eurominority | Creative Commons By SA
independentzia, nazioak, Teknologia
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude