Goi mailako kontzertuak aurtengo Udaberrifest jaialdian

Besteak beste, Fermin Muguruza, Adrian Crowley, Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga, Matxura, Zuloak edo Xabi Solano ariko dira hurrengo hilabeteotan Zarautzen, ostalarien eta Udalaren arteko elkarlanari esker

kontzertuak2013

Gari Berasaluze: “Inoiz baino herrikoiagoa izango da aurten Udaberrifest Zurekin elkarteak bereziki gogoan izan duelako oraingoan herriko beste hainbat elkarte eta erakundek egiten duten lana”

Gaur goizean aurkeztu dute Zurekin ostalarien elkarteak, Zarauzko Udaleko zenbait sailek eta Xpressionk elkarteak elkarlanean antolatu dute Udaberrifest 2013 jaialdia.

Gari Berasaluze Zarauzko Udaleko kultura zinegotziak nabarmendu duen moduan “inoiz baino herrikoiagoa izango da aurten Udaberrifest, Zurekin elkarteak bereziki gogoan izan duelako oraingoan herriko beste hainbat elkarte eta erakundek egiten duten lana, eta horien ekarpena gehitu duelako aurtengo egitaraura”. Batez ere Turismo Bulegoaren, Kultura Sailaren eta Immigrazio zerbitzuaren ekarpenarekin osatu du Zurekin elkarteak aurtengo Udaberrifest, Xpressionk elkartearen laguntzarekin.

Modelo aretoak hartuko ditu jaialdiaren bost kontzertu, Aritzbatalde kiroldegian ariko dira Fermin Muguruza, Matxura eta Zuloak, eta herri osoko hainbat plaza eta taberna bihurtuko dituzte, berriz Musika Maratoiko eta Zarauztik Mundura ekimenetako agertoki.
Jatorrizkoa ZuZarautz gunean