Paperaren finiera

Ez da kontu berria, badira urte batzuk besterik entzuten ez dela: paperarenak egin du, teknologia berriek hondoratu dute, ez dauka irtenbiderik, guda galdua da. Bai ote?Ia inortxok ere ez du ukatzen garai berri baten aitzinean garenik, ikusi besterik ez dago lehengo egunean Zuzeuk jarri zuen bideoa Iñaki Gabilondo eta Ignacio Escolarren arteko solasaldi luze bezain mamitsua. Edota gaur bertan Infolibre agerkarian aurkitu dugun Jaime Olmoren zutabe hau.

Ematen du inork ez duela besterik ikusten, batez ere langabeziara egunero joaten ari diren milaka kazetari horiek guztiek. Alabaina, bada gaitz hau umorerako erabili duenik, Influencia publizitate agentzia frantziarra da euretako bat: uste dute papera beti izango dela beharrezkoa

 


2013-03-19 07.23.27

Airetik bizi naiz. Ia.